DEKRETU BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko udaltzainak suzko armak eramatera behartzen dituen dekretua onartu du Jaurlaritzak

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak esan du udaltzaingoen "homogeneizazioaren" bidez, horien "jarduera koordinatzea eta hobetzea" dela dekretuaren helburua.
Donostiako hiru udaltzain, artxiboko irudi batean.
Donostiako hiru udaltzain, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EAEko udaltzainak suzko armak eramatera behartzen dituen dekretua onartu du gaur Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak. 'Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen armamentua eta bestelako baliabide teknikoak eta defentsakoak eta horien hornidura arautzeko dekretua'. Izen hori du arauak, eta horren arabera, "erregelamenduz zehaztutako armak, bitarteko tekniko-operatiboak eta babes-bitartekoak eramango dituzte udaltzainek".

Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak esan du udaltzaingoen "homogeneizazioaren" bidez, horien "jarduera koordinatzea eta hobetzea" dela helburua. "Udal-autonomia errespetatuta, Euskadiko udaltzaingoen dotazioan, baliabide pertsonaletan, material teknikoetan, uniformeetan, ibilgailuetan eta beste hainbat alderditan nolabaiteko homogeneotasuna lortu nahi da", zehaztu du.

Besteak beste, testu berrian zehaztuta geratu dira udaltzainek erabiliko dituzten ibilgailuen edota soinean eramango duten segurtasun-ekipamenduaren ezaugarriak —"su-arma laburra, armaren zorroa, munizioa, balen kontrako polizia-babeserako txalekoa, eskuburdinak eta horien euskarria..."—, eta horien erabilerari buruzko oinarrizko irizpideak .

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legeak bezala, dekretu berriak dio alkateek erabaki dezaketela zerbitzu jakin batzuetan udaltzainek suzko armak ez eramatea. "Bizitzarako edo osotasun fisikorako arrisku larririk ez dagoen zerbitzuetan bakarrik egin ahal izango dute hori", esan du Erkorekak.

Bestalde, tokiko erakundeek bermatu beharko dute material guztia emakumeek eta gizonek berdin erabiltzeko egokituta egotea.

Gaurtik, urtebeteko epea izango dute udalek dekretu berrira egokitzeko. Agenteentzat "armak, munizioa, baliabide teknikoak eta defentsakoak" egokitu beharko dituzte, eta bulegoetan "segurtasuneko gune hotzak eta armategiak instalatu". 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bost urteko epea izango dute horretarako.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X