Indar Gorri taldeko 60 kide atxilotu dituzte, urriko Betis-Osasuna partidaren aurreko istiluengatik
Iazko urriaren 23an Betis eta Osasuna taldeen arteko futbol partidaren aurretik bi taldeetako ultren artean Sevillan izandako istiluekin lotuta, 84 pertsona atxilotu ditu orain arte Polizia Nazionalak. Horietatik 60 Indar Gorri taldeko kideak dira. Gainera, 23 pertsona atxilotu dituzte Sevillan eta 1 Madrilen.
Gaur beste atxiloketa bat egin ondotik, Polizia Nazionalak itxitzat eman du ostegun goizaldean Iruñean, Sevillan eta Madrilen abiatutako operazioa.
Atxilotuak epailearen aurretik igarotzen hasi dira. Nafarroan atxilotutako Indar Gorriko 61 kide horietatik 20 karguekin aske gelditu ziren atzo. Desordena publikoak eragitea eta liskar nahaspilatsu batean parte hartzea leporatu diete. Gainerakoak, berriz, datozen orduetan eramango dituzte epaile aurrera.
Auzia Sevillako 7. instrukzio epaitegiak hartu du bere gain.
Polizia Nazionalarekin lankidetzan, LaLiga akusazio partikular gisa aurkeztuko da. Ministerio Fiskalak, bitartean, kautelazko neurri gisa, kirol-eremuetara sartzeko debekua eskatu du atxilotuentzat, baina Iruñeko epaileak atzera bota du eskaria.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda