Apirilaren 10ean zabalduko dute Nafarroako Sexu Indarkeriei Arreta Integrala emateko Zentroa
Datorren apirilaren 10etik aurrera, zabalik izango da Iruñean, Arrosadia auzoan, Nafarroako Sexu Indarkeriei Arreta Integrala emateko Zentroa. Indarkeria matxistaren biktima izan diren andrazkoei arreta, aholkularitza eta laguntza emateko helburua izango du baliabideak, eta urteko egun guztietan, 24 orduz, egongo da irekita.
"Bai soilik da bai" legean jasota dagoenez, Estatuko probintzia bakoitzak halako zentro bat izan behar du, eta Foru Erkidegoa aitzindaria izango da horretan.
Hala iragarri du prentsaurrekoan Felix Taberna lehen presidenteorde eta Presidentetza eta Berdintasuneko kontseilariak Nafarroako Parlamentuan, eta harekin batera izan da NABI/INAIko zuzendari kudeatzailea den Patricia Abad ere, Nafarroan emakumeen aurkako indarkeria dela-eta 2023an jarritako polizia-salaketei buruzko urteko txostena azaltzeko.
Zentroan 18 pertsonak egingo dute lan. Tartean izango dira psikologia, abokatutza eta gizarte laguntzako profesionalak.
Indarkeria matxista jasan duten edo hartatik bizirik atera diren 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutako dago zerbitzua, eta arreta bertatik bertara nahiz telematikoki jaso ahalko da. Ez dio axola indarkeria berriki edo iraganean gertatu den, eta ez da salaketarik beharko artatua izateko.
Ekimenak Europar Batasuneko Next Generation funtsen finantzazioa jaso du (1,1 milioi euro), eta martxan jartzeko behar den gainerakoa (beste milioi bat pasatxo) Nafarroako Gobernuak jarri du. Gizain fundazioak kudeatuko du.
Salaketak, izozmendiaren punta
Agerraldian iazko salaketen berri ere eman dute. Azaldu dutenez, iaz 2.091 salaketa aurkeztu zituzten, aurreko urtean baino % 8,4 gehiago.
Ehunekoa hazteak ez du esan nahi kasuak ugaritu direnik, eta berdintasunean adituek kontzientziazio handiagoarekin lotu dute. Izan ere, duela 20 urte 700 salaketa izan ziren, eta ordutik hazi baino ez da egin kopurua.
Salaketa gehienak, erdia baino gehiago, indarkeria fisiko eta psikikoagatik aurkeztu zituzten; % 17,03, sexu indarkeriagatik, eta % 16,26, urruntze agindua urratzeagatik. Estatistika osatzeko indarkeria psikologikoarengatik aurkeztutako salaketa daude ( % 14,11 izan ziren).
Dena dela, Tabernak eta Abadek ohartarazi dute kasuen % 8 baino ez dela salatzen azalarazi zuela 2019ko txosten batek. "Salaketak izozmendiaren punta baino ez dira", erantsi dute.
Erasotzaileei dagokienez, gehiengoa (10etik 7 baino gehiago) biktimaren ezaguna da: kasuen % 36tan bikotekidea da, % 37,21ean bikotekide ohia eta % 7,51ean, senitarteko bat. Erasoen % 12an bakarrik da erasotzailea gizon ezezagun bat. Adinari erreparatuta, erdiak baino gehiagok 30-49 urte dituzte, eta kasuen laurdenean ia, 18-29 urte.
Indarkeria salatu duten emakumeen % 47,39k 30-49 urte zituen, eta % 27,74, 18 eta 29 urte bitartean. Aipagarria da 10 biktimetatik ia 4k 17 urte baino gutxiago dituztela, gazteen artean salatzeko kontzientziazio maila handiagoa dela iradokita.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.