AUZITEGIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behin behinean aske utzi dituzte Nafarroako Parlamentura sartzen saiatzeagatik atxilotutako 7 nekazariak

Orotara, 19 nekazari eta abeltzain identifikatu dituzte martxoaren 7an Foru Ganberan izandako gertakariekin lotuta. Horietako zazpi, gaur deklaratzera deituta zeuden, eta atxilotu egin dituzte.
Foruzaingoaren Iruñeko komisaldegia, gaur
Foruzaingoaren Iruñeko komisaldegia, gaur. Argazkia: EFE

Iruñeko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak behin behinean aske utzi ditu joan den martxoaren 7an Nafarroako Parlamentura indarrez sartzen saiatzeagatik atxilotutako 7 nekazariak. Hainbat delitu leporatzen zaizkie, tartean, erakunde ofizialen aurkako erasoa, agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak eragitea.

Orotara, 19 nekazari eta abeltzain identifikatu dituzte Foru Ganberaren kontrako erasoarekin lotuta, eta horietako 7 gaur goizean deklaratzera deituta zeuden Foruzaingoaren Iruñeko komisaldegian. Bertaratu dira, baina ez dute deklaratu nahi izan. Han atxilotu dituzte zazpiak.

Jarraian, Nafarroako Justizia Auzitegira eraman dituzte, guardiako epailearen aurrera, baina haren aurrean ere deklaratzeari uko egin diote. Guillermo Chaverri atxilotuetako baten abokatuak esan duenez, "instrukzio fasearen hasieran" dago auzia, eta "informazio gehiago" izan arte itxaron egin behar da.

Parlamentuaren aurkako erasoaren irudiak ikuskatu ondoren egin dira identifikazioak. 2024rako foru aurrekontuen proiektua eztabaidatu eta bozkatu zen egunean izan ziren gertakariak.  Egun hori aprobetxatu zuen F6 Plataformak lehen sektorearen protesta bertara eramateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X