Bi pertsona hil dira Tarragonan eta bi Asturiasen, Nelson denboraleak sortutako olatuek itota
Bi pertsona hil dira Tarragonan eta bi Asturiasen, Nelson denboraleak eragindako olatuen ondorioz.
Tarragonako Miracle hondartzan, 15 urteko marokoar bat hil da itsasoan itota, olatu handien erdian, "zuhurtziagabekeria" baten ondorioz, lekukoek esan dutenez.
Bikotekidearekin paseatzen ari zen alemaniar batek itsasora salto egin du erreskatatzen saiatzeko, baina hura ere hil da, itota.
Asturiasen ere, bi pertsona hil dira, bi toki desberdietan, itsasora erori ostean itota.
Nalon ibaiaren bokaleko kai-muturraren amaieran, San Esteban de Pravian (Muro del Nalon), itsasori begira zegoen turista ingeles bat uretara erori da eta olatuek eraman dute.
Cudilleron, olatu batek emakume bat eraman du arrastaka, portuan paseatzen ari zela. Konorterik gabe erreskatatu dute, eta medikuek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxegabetzeen aurkako dekretua luzatzeko eskatu dute, 2026an dozenaka familia kalean ez geratzeko
Donostian egindako prentsaurreko batean, Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariek, EH Bilduko, Podemoseko eta EB-IUko kideekin batera, abenduaren 31n amaituko den "babes soziala" luzatzeko eskatu dute, eta Eusko Legebiltzarrak aste honetan onartutako Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legearen kontra agertu dira.
Mitika diskotekako atezain batek kolpatuta hil zen Kerman Villate gaztea omendu dute Gasteizen
Kerman Villateren senideek prozesu judizialaren nondik norakoak salatu dituzte, eta egia eta justiziaren bila jarraituko dutela adierazi dute. Ehunka pertsona bildu dira Kermanen omenez egindako ekitaldian.
UEMAren esanetan, 2026ak “hizkuntza politika berriaren orubeak sendotzeko urtea” izan behar du
Urdiain eta Zeberio sartuta, 120 udalerrik osatzen dute jada Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (355.000 biztanle). Euskararen kontrako oldarraldia dela eta, “euskarak benetako lege-babesa izan dezan akordioak adosteko ahalegin guztiak” egingo dituela esan du Martin Aramendi UEMAko lehendakariak.
Zorteak irribarre egin dio Barakaldori: loteriaren bigarren sari batek 1,2 milioi euro utzi ditu
Larunbat honetako Espainiako Loteriaren zozketak 1,2 milioi euro utzi ditu Barakaldon. Loteriaren 17. administrazioak oso-osorik saldu du bertan 54299 zenbakia.
Adingabe batek Getxoko talde batean jasandako erasoak eta jazarpena salatu ditu horren familiak
Biktimak bi urtez jaso ditu ezkutuko deiak, irainak, jazarpena sare sozialetan eta eraso fisikoak. Eraso larriena udan jaso zuen, erasotzaileek inguratu eta jo egin baitzuten. Konortea galduta, lurrera erori zen, eta erasoa grabatu egin zuten.
1932an Eibarrek Niceto Alcala Zamorari oparitutako pistola berreskuratu dute Frantzian
Pistola 1931 eta 1936 artean II. Errepublikako presidente izan zen Alcala Zamorari oparitu zioten Eibarko elkarte errepublikarreko emakume talde batek. Frantziako poliziak urtarrilean berreskuratu zuen legez kanpo bildumagile frantziarren eskuetan zegoen arma.
Aita Marik 56 pertsona erreskatatu ditu 2025eko azken misioan
Erreskatea gaur goizean egin dute, Lampedusatik 34 mila nautika hegoekialdera. Erreskatatutakoen artean 7 haurtxo eta 16 adingabe daude. Bi hilabeteko haurra eta bere gurasoak Aita Maritik eraman behar izan dituzte haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Iruñeko Irabia ikastetxeko ikasle ohi batek salatu du Opus Deiko apaiz batek sexu erasoak egin zizkiola nerabezaroan
Opus Deik, bere aldetik, gertatutakoa onartu du, bai eta Donostian eta Madrilen ere antzeko bi kasu izan zirela argitu ere. Lehenengoa, adingabe batekin jazo zen; bigarrena, berriz, 45 urteko emakume batekin.
VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”
Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero. Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre.
“Gure hezkuntza, euskalduna” lelopean, milaka ikasle kalera atera dira
Hego Euskal Herriko ikasleriak bat egin du Ikamak deituriko greba egunarekin. Manifestazio jendetsuak egin dira Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Euskara oldarraldi judizial eta politiko bat jasaten ari dela eta indarrean dagoen hezkuntza ereduak euskara mesprexatzen duela salatu dute.