Partiduaren atarian, ilusioa eta poza dira nagusi athleticzaleen artean
Zuria eta gorria. Ez da beste kolorerik gaur Sevillan, eta athleticzaleek denean utzi dute arrastoa. Orduek aurrera egin ahala, jai giroa berotuz doa. Zaleak prest daude, partidua hasteko geratzen diren orduak zenbatzen. Atzerako kontaketa martxan dago, eta Athleticen 24. Errege Kopa geroz eta gertuago egon liteke.
60.000 athleticzale baino gehiago udako eguraldiaz ari dira gozatzen Sevillan. Erdiek, baina, ez dute Cartujara sartzeko aukerarik izango. Athleticek 20.000 sarrera zituen gordeta, eta beste 10.000 zeuden lurralde federazio, klub eta gainerako konpromisoen artean banatzeko.
Sevilla dorrea merkataritza-gunetik gertu dagoen banderen orubean, 11:30ean ireki dute Athletic Hiria, eta 02:00etan itxiko dute, partidaren ondoren.
Bilboko aireportutik gaur sei hegaldi atera dira, hiru berezi eta beste hiru ohikoak. Gainerakoan, beste aireportu batzuetatik konexioa eginda iritsi dira batzuk Sevillara.
Sevillako aireportuak, bestalde, 100 hegaldi baino gehiago (54 iritsiera eta 52 irteera) hartuko ditu igandera bitarte, denak Kopako finalaren harira antolatutakoak. Aparteko zerbitzu horrek aireportuaren ohiko zerbitzuarekin bat egin ahal izateko, larunbatetik iganderako gauean zabalik izango dira instalazioak.
Renfek Bilbo-Sevilla tren konexioa indartu du (geldialdia egiten du Madrilen). Guztira, 17.000 billete zeuden eskuragarri, baina guztiak saldu dituzte, banaka batzuk kenduta.
Sevillako Udalaren aurreikuspenen arabera, 2.000 ibilgailu inguru heldu dira hirira, auto pribatuak, taxiak eta autokarabanak (700 bat) tartean. Horietako batzuk ostegunean abiatu ziren San Mameseko zabalgunetik:
BlaBlaCar autoa partekatzeko zerbitzuak, esaterako, 200 bidaia baino gehiago ditu aurreikusita Bizkaitik Sevillara. Udaberriko asteburuetan 10 baino gutxiago izaten dira. Horrela, joan den asteburuan baino % 50 bidaiari gehiago heldu dira plataforma horren bidez Andaluziako hiriburura.
Erauntsi zuri-gorriak 60.000 ostatu plaza ditu Sevillan. Sevillako Hotelen Elkartearen arabera, plaza guztiak bete dituzte. "Oso okupazio altua dugu, espero zen bezala, litekeena da % 100era iristea. Badaude logelak eta oheak, baina zaila da topatzea; oso gutxi geratzen dira, hori bai", esan dute elkarteko iturriek. 210 hotel daude Sevilla hirian bertan.
Egoera ikusita, askok eta askok hiriburutik kanpoko ostatuak aukeratu dituzte, edo hegoalderago dauden udalerrietakoak.
Bizkaia, gau handirako prest
Bilbon ere urduritasuna eta emozioa dira nagusi. Goizetik mukuru beteta dago Bizkaiko hiriburua, makina bat baitira Sevilla beharrean, San Mames eta inguruak hautatu dituzten jarraitzaileak.
Horiek horrela, Bilbon ere orro egingo dute lehoiek.
Athleticek 19:00etan zabalduko du San Mames, jarraitzaileek partidua bertan jarri dituzten pantaila erraldoietan ikus dezaten.
Euskaldunako Urban Hall gunean ere, pantaila erraldoi bat jarri dute 1.000 zalerentzat. Sarrera doakoa izango da. Musika eta ostalaritza zerbitzua eskainiko dute bertan, 20:00etatik aurrera.
Bilbon, guztira, zazpi pantaila erraldoi jarri ditu Udalak, auzoetatik sakabanatuta: hiru Santutxun, bat Iralan, bat Errekalden, bat Ugarte Plazan (Otxarkoaga) eta bat Plaza Barrian.
Bizkaiko beste hainbat udalerritan ere, gauza bera egin dute. Barakaldon, Portugaleten, Muskizen, Ortuellan, Abanton, Zallan, Sopuertan, Getxon, Sopelan, Leioan, Etxebarrin, Durangon, Gernika-Lumon, Zornotzan, Lemoan eta Igorren pantailak jarri dituzte kalean, zaleek partidua elkarrekin ikusteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.