Ganadua lapurtzen zuen talde bat desegin dute Nafarroan, eta hiru pertsona atxilotu dituzte
Nafarroako Guardia Zibilak abelburuak lapurtzen zituen talde bat desegin du Foru Erkidegoko hainbat tokitan.
27 eta 33 urte bitarteko hiru gizon atxilotu dituzte, eta 28 eta 32 urteko bi gizon ikertzen ari dira talde kriminaleko kide izatea, indarra erabiliz lapurtzea, ebasketa eta animaliei tratu txarrak ematea egotzita.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, abeltzaintza-ustiategi batzuetako bi arduradunen salaketen ondorioz hasi zen ikerketa, abelburu ugari lapurtu baitzizkieten.
Egitateak modus operandi berarekin egin ziren, hesi perimetrala moztuta. Horietako batean, gainera, barruan zeuden hainbat txakur jipoitu eta harrikatu egin zituzten, lapurreta zaildu ez ziezaieten.
Ikerketaren harira, Lizarrako merindadean finka bat aurkitu eta ikuskatu zuen Guardia Zibilak. Bertan, ardi-abelburu ugari zeuden, abeltzaintzako ustiategiaren erregistrorik gabe, baimenik gabe eta nekazaritza-ustiategiko sendagaien erregistro-libururik gabe. Animaliek ez zuten identifikazio ikusgarririk.
Poliziaren datuak aztertuta, jakin zuten finka horren arduradunetako bat aldez aurretik identifikatu zutela Palentziako probintzian, ardiak garraiatzen ari zenean, jatorria justifikatu ezinik.
Lortutako informazio guztia aztertuta, ikerketaz arduratzen ziren agenteek talde egituratu bat zela ondorioztatu zuten, modu antolatu eta koordinatuan jarduten zuena.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehen aldiz ikusi dute ibis eremita hegaztia Nafarroan
"Giselbert 916" izena duen hegazti-alea bere espezieko lehena da eskualdean, eta Eremita Proiektuari esker dokumentatutako migrazio-ibilbide baten barruan kokatzen da.
Euskal Herriko saharar diasporak bere gaitzespena adierazi du Marokoko autonomia planaren aurrean
Euskal Herriko saharar diasporak elkarretaratzea egin du gaur Gasteizen, Mendebaldeko Sahararen autonomia plana gaitzetsi, eta Marokoren subiranotasunaren pean jarriko lukeen plana errefusatzeko. Sahararren hitzetan, Espainiako Estatua da "gure lurra abandonatu behar izatearen erantzulea", eta, hori dela eta, Espainiako Gobernuari exijitu diote autonomia plana publikoki baztertzeko, independentzia erreferenduma bat egin ahal izateko.
Argentina euskal giroan murgildu da: 2025eko Euskal Aste Nazionala hartu du Tandilek
Hiria Argentinako euskal diasporaren topagune bihurtu da. Dantza, herri kirol eta kalejira artean, mila lagun baino gehiago bildu dira euskal kultura aldarrikatzeko.
AP-8ko sarbidea bost gauez itxiko dute Zarautzen, ordainlekuetan lanak egiteko
Mozketak astelehenetik ostiralera egingo dira, 22:00etatik 06:00etara.
Ertzaintzak dagoeneko identifikatu eta salatu du Zumarragan kontrol batetik ihes egin duen gidaria
Ikerketak lehen emaitzak eman ditu, agenteek 48 urteko gizonezkoa identifikatzea lortu baitute. Dena den, ez dute oraindik aurkitu, ezta atxilotu ere.
Hegoaldeko haizearekin eta 20 gradu inguruko tenperaturekin hasiko da astea
Asteazkenera arte, behintzat, ez da aldaketa handirik espero. Eguzkia eta udaberriko tenperatutak izango dira jaun eta jabe Euskal Herri osoan.
Zerbitzua etengo dute Bizkaia Zubian astelehenetik hilaren 22ra, ontziaren kableak aldatzeko
Zerbitzuak funtzionatzen ez duen bitartean, itsasadarra zeharkatzen duen txalupa-zerbitzua indartu egingo da, eta bi ontzi aldi berean ibiliko dira 06:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera.
"Niño Juan" askatu dute, ostiralean Madrilen bahitu ostean
Juan Maria Gordillo Plaza bizirik agertu da Madrilen, jipoia jaso izanaren zantzuak zituela.
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen bere bikotekidearen alabari sexu-erasoa egitea egotzita
Eguesibarreko Udaltzaingoak atxilotu du ustezko erasotzailea.
"Niño Juan" bahitu dute Madrilen, 10 ertzain zauritu zituen lapur talde baten burua
Poliziaren esanetan, kontu-garbitze bat medio bahitu dute "Niño Juan", nahiz eta ez duten baztertu beste arrazoi batzuk ere egotea. Iaz, Garbera merkataritza-gunean lapur talde batek egindako lapurretaren buru izan zen bera.