EAEn 2,2 milioi pertsona bizi dira eta 679.000 Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen kopuruak gora egiten jarraitu du, batez ere, atzerritik etorritako pertsonen gorakadari esker.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera, 2.227.746 pertsona bizi dira EAEn, urte hasieran baino % 0,1 gehiago.
Urteko lehen hiru hilabeteetan 2.178 pertsona gehiago zenbatu dituzte EAEn eta igoera hori atzerritik etorritako pertsonei esker izan da, urtarrilaren 1ean baino 3.115 gehiago baitira. Aitzitik, nazionalitate espainiarra duten pertsonak 937 gutxitu dira urte hasieratik.
Nafarroako biztanleria % 0,16 hazi da urteko lehen hiruhilekoan, eta guztira 679.181 pertsona bizi dira. Hortaz, urtebetean % 0,84ko hazkundea izan da.
Espainiako Estatuari dagokionez, 82.346 pertsona gehiago zeuden erregistratuta lehen hiruhilekoan eta guztira 48,69 milioi bizi dira bertan, inoiz baino gehiago. Espainian ere atzerriko pertsonek eragin dute populazioaren igoera.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda