Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moto gidari bat hil da Gi-636 errepidean, Errenteria parean izandako istripuan

13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
Istripuaren lekua. EITB Media
Istripuaren lekua. EITB Media

Moto gidari bat hil da ostiral arratsaldean, istripuz, GI-636 errepidean. Errenterian izan da ezbeharra, Irunerako noranzkoan, Lezoko irteera parean.

13:45 inguruan talka egin dute pare horretan furgoneta batek eta moto batek eta, moto horretako gidaria da, hain zuzen, hildakoa. 

Ezbehar latzaren ondorioz, Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X