Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da Bilbon Emisio Gutxiko Eremua (EGE), baina astelehenetik aurrera egongo da indarrean

20240615142726_zbe-eus_
18:00 - 20:00
Abian da Bilbon Emisio Gutxiko Eremua (EGE), baina astelehenetik aurrera egongo da indarrean
Arau-haustea izango da A motako ibilgailu batekin Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea. Dena dela, malgutasunez arituko dira eta irailaren 15era arte ez dute isunik jarriko. Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzia izan da horren inaugurazio sinbolikoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X