Eguraldi eguzkitsua itzuli da, baina denbora gutxirako
Eguzkia Euskadira itzuli da eta Euskalmeten iragarpenak bete dira. Asteartea eguzkitsua izango da eta tenperaturak gora egingo du nabarmen. Hala eta guztiz ere, aldaketa horrek ez du luze iraungo, euriteak espero baitira astearte gauerako.
Asteartean, gehiago berotuko du; izan ere, tenperaturak 30 gradu ingurura igotzea espero da. Hala ere, arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodeiak agertuko dira, eta euri zaparradak izatea espero da.
Horrenbestez, asteko lehenengo egunetan aldaketa emango bada ere, bueltan izango dugu euria.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak.
Albiste gehiago gizartea
Gizon bat atxilotu dute Galdakaon, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita
Emakumezko batek erasoa salatu zuen larunbatean, eta egun horretan bertan gizonezkoa atxilotu zuten, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita. Igandean, epailearen esku utzi zuten.
Irungo enpresa batean izandako suteak kalte material larriak eragin ditu eta pertsona bat ospitalean da kea arnasteagatik
Sua itzali dute, baina suhiltzaileen talde bat dago bertan badaezpada.
Bost pertsona, horietako hiru adingabe, zauritu dira Valtierran, bi autok elkarren kontra talka egin ostean
Istripua astearte arratsalde honetan gertatu da, N-121 errepidearen 72,4 kilometroan, gurutze-bide batean bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dutenean. Bidaiarietako bat, 16 urteko gazte bat, auto batetik atera behar izan dute suhiltzaileak, bertan harrapatuta zegoelako.
Hiru dolu-egun Okondon, bi gazte trafiko-istripuan hil ostean
Udalak "samina eta errespetua" adierazi nahi du erabakiaren bitartez. Istripuan beste bi pertsona zaurituta dira.
Gernika-Palestinak protesta egiteko deia egin du Vueltak Bilbon abiatuko duen etapan, Israelek Gazan egindako genozidioaren aurka
Israel-Premier Tech taldeari lasterketan parte hartzen uztea leporatu diete UCIri eta txirrindulari lasterketaren antolatzaileei.
Bi pertsona identifikatu dituzte Vueltan, Palestinari elkartasuna adierazteko protestan
Israel-Premier Tech taldeak lasterketan parte hartzea kritikatzeko eta genozidioaren aurrean Palestinako herriari babesa adierazteko protestak egin dituzte Vueltako 10. etapan, Nafarroan. Foruzaingoak txirrindularien ibilbidea oztopatzen ari ziren bi pertsona identifikatu ditu.
Jon Escuza, Okondoko alkatea: "Herria lur jota dago"
Okondoko bi gazte hil dira gaur goizaldean trafiko-istripu batean, eta herria lur jota dago. Jon Escuza herri horretako alkateak alkateak doluminak helarazi dizkie biktimen familiei eta errespetua eskatu du.
Gozatu inoiz ez bezala ETBren programazioko saio berriekin eta itzulerekin
'Garena, batzen gaituena' lelopean aurkeztu du ETBk udazken honetarako prestatu duen programazioa FesTVal jaialdiaren barruan, Gasteizen. Elkarrekin sentitu, dastatu, gozatu, deskubritu eta dibertituko gaituen askotariko edukiak prestatu ditu EITBk, zerbitzu publikoa, aktualitatea eta gertutasuna ardatz izango dituen telebistarako eskaintza zabala.
A2 mailaraino zabalduko dute euskara ikasteko doakotasuna datorren ikasturtean
Hala, 2025-2026 ikasturtean, oinarrizko A1-A2 mailetako ikasleek nahiz C1 mailan komunikazio-gaitasuna hobetu nahi duten 16-18 urte bitarteko gazteek doan izango dute ikasturteko matrikula.
AEKk eskolak debalde emango dizkie ikasleen gurasoei
Maila guztietan euskara ikasi nahi duten pertsonentzat doako ikastaroak aldarrikatu dituzte Koordinakundearen arduradunek, ikasturte berrirako matrikulazio kanpainaren aurkezpenean.