TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafikoa bere onera etorri da Barakaldon, A-8n, kamioi baten matxurak auto-ilarak sortu ondoren

07:15 inguruan geratu da errepidean ez atzera ez aurrera ibilgailua, eta Bilboko noranzkoan ilara luzeak ari dira sortzen. Zehazki, Max Center parean izan du matxura kamioiak.

Kamioi batek matxura izan du gaur goizean A-8 autobidean, Barakaldon, eta auto-ilara luzeak sortu dira Bilboko noranzkoan, 4 kilometrorainokoak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Max Center merkataritza-gunearen parean geratu da ibilgailua ez atzera ez aurrera 07:15 aldera, erreietako bat oztopatuz.

Garabi baten laguntzarekin erretiratu dute ibilgailua, eta poliki-poliki trafikoa bere onera etorri da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

21.000 etxebizitza egingo dituzte Gasteizen, eta zabalkundea hiriaren erdigunean izango da

HAPO berrian, etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak emango dira eta beheko solairuetako lokalak etxebizitza bihurtzeko atea ireki da, betiere bizigarritasun-baldintza zorrotzak betetzen badituzte. Gainera, besteak beste, Europa Jauregia eta Hornidura Merkatuaren eraikinen goiko solairuetan ostalaritzarako establezimenduak ezartzea ahalbidetuko da eta industrialdeetako arauak malgutuko dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X