Casedan neurtu da Euskal Herriko tenperaturarik altuena, 38,4 ºC
Aurreikuspenek ez dute hutsik egin, eta igandea egun beroa izan da Euskal Herri osoan. Ez alferrik, alerta laranjan dago Nafarroa, eta abisu horian EAE eta Iparraldea.
Termometroek 15 eta 20 ºC artean markatzen zituztela abiatu da eguna, eta behin igotzen hasita, kosta zaio toki askotan goia jotzea. Ia denean gainditu da igandean 30 ºC-ko langa.
Casedan, Nafarroan, neurtu da tenperaturatik altuena, 38,4 ºC 15:30ean. Nafarroan bertan, 37,5 ºC neurtu dira Bardean eta 37,3 ºC Noaingo Aireportuan, Iruñean. 37 ºC horietatik oso gertu ibili dira Nabaskozen eta Larragan, 36,8 ºC izan baitituzte bietan egunaren unerik beroenean.
Nafarroatik kanpo ere, Araba hegoaldean, Zambranan, 37 ºC baino gehiago harrapatu dituzte, 16:00etan 37,6 ºC markatu baitu termometroak.
Oñatin 35,3 ºC-ra heldu da merkurioa, eta Baionan 34 ºC-ra. Abetxukun 33,9 ºC neurtu dituzte termometroek, Galdakaon 32,5 ºC, Behobian 32,2 ºC eta Zorrotzan 31,5 ºC.
Bero handia astelehen eta astearterako ere
Astelehenerako ere bero handia dago iragarrita. Aemetek alerta laranja mantenduko du Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan, 39 graduko maximoak espero baitituzte. Erriberan eta isurialde atlantikoan (Foru Erkidegoko bi muturrak) abisu horia izango da indarrean, tenperatura maximoak 37-38 gradukoak izango baitira Nafarroa iparraldean eta hegoaldean.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere okerrena astelehenean iritsiko da, eta barnealde osoan alerta laranja ezarriko dute. Tenperatura maximoak 38 gradu ingurukoak izan daitezke isurialde atlantikoko barnealdean eta 37 gradu ingurukoak Ebro ondoko eskualdean eta iragaite-zonan.
Iparraldean ere, abisu horia izango dute egun osoan, 30 ºC-tik gora helduko baitira termometroak egunaren erdialdean, eta gaualderako zertxobait freskatuko badu ere, ez dira 20 ºC-tik jaitsiko.
Asteartean, berriz, alerta laranja egongo da Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Erriberan. Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan abisu horia egongo da, baita Bizkako kostaldean ere. Nolanahi ere, 35 ºC-tik gorako maximoak espero dira denean, eta 39 ºC-rainokoak Ebro inguruan.
Kostaldean, abisu horia egongo da indarrean bi egunetan, eta tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.