TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Eneritz Argintxonaren heriotzaren ikerketa, Ekialde Hurbila, eta protestak Venezuelan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Panaman Eneritz Argintxonaren gorpua topatu zuten tokiko argazkia. Argazkia: @PGN_PANAMA
Panaman Eneritz Argintxonaren gorpua topatu zuten tokiko argazkia. Argazkia: @PGN_PANAMA

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 1ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eneritz Argintxonaren heriotza argitzeko ikerketa: Panamako agintariak homizidio gisa ikertzen ari dira Ameriketako herrialde horretan hilda aurkitu duten Eneritz Argintxona 30 urteko emakume bizkaitarraren kasua. Oraingoz inor atxilotu ez badute ere, ustezko egileen inguruko zantzuak aurkitu dituztela baieztatu du Bocas del Toroko Fiskaltzak. Emakumea buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zela argitu du autopsiak.

- Tentsioa gora, Ekialde Hurbilean: Israelek beste urrats bat eman du Ekialde Hurbileko gatazkan Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagi politikoaren hilketarekin, Teheranen. Orain arte inork ez du bere gain hartu hilketa, baina Iranek bezala, Libano, Siria eta Palestinako ordezkariek Israeli egotzi diote. Hamasen beso armatuak ohartarazi duenez, hilketak "borroka dimentsio berrietan darama eta ondorio handiagoak izango ditu". Iranek ere ohartarazi du Israelen okupazioa "hilketa koldarraz damutuko" dela.

- Protestak Venezuelan: 1.200 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Venezuelan, presidentzia aukeratzeko igandeko hauteskundeen ostean herrialde osoan zabaldu diren protestetan. Hala adierazi du Nicolas Maduro Venezuelako agintariak. Hauteskunde Kontseilu Nazionalak Maduroren garaipena aldarrikatu du, baina oposizioa kalera atera da hauteskundeetan "iruzurra" izan dela salatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X