Energia berriztagarriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekologistak Martxanek gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak berriztagarrien proiektu handiak lehenesten dituela

Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak "ez du ondo egin" energia berriztagarrietarako trantsizioa, "enpresa handiei baimenak ematen ari baitzaizkie lurraldean finkatuta egon gabe". Eredua "desberdina eta askoz adostuagoa" izan beharko litzatekeela adierazi dute.
Eguzki-panelak.
Eguzki-panelak. Irudia: EITB MEDIA.

Ekologistak Martxanek salatu du Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrien ekimenak abian jartzeko orduan, proiektu handien aldeko hautua egiten duela. Marisa Castrok, elkarte ekologistaren energia taldeko bozeramaileak, adierazi du gaur eguneko eredua "baliabide gehiago dituzten proiektu handietarako" egina dagoela, eta Jaurlaritza "enpresentzat" ari dela horrela, eta ez "eredu on" bat ezartzeko.

"Lurraldean finkatuta ez dauden enpresa handiei" baimenak eman beharrean, uste dute Gobernuak ekimen "txikiagoen, lokalagoen eta inplikatutako guztiekin adostutakoen" alde egin beharko lukeela.

Eusko Jaurlaritzak 29 parke eoliko eta 15 fotovoltaiko ditu gaur egun, hainbat izapidetze-fasetan.

Castrok proiekturik ez dagoen lurretan eraikitzeari ekin beharko litzaiokeela aldarrikatu du, "tokiko proiektu txikiak, enpresen, udalen eta herrietako pertsonen parte-hartzearekin", eta azkenik, parke handiak eraikitzeari, "eztabaida publiko handiarekin bada ere".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X