Getxoko Udalak Algortako Portu Zaharreko jaietan izandako sexu-erasoa gaitzetsi du
Getxoko Udalak larunbatetik iganderako goizaldean emakume batek Algortako Portu Zaharreko jaietan jasandako sexu-erasoa gaitzetsi du.
Hori dela eta, Udalak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko tokiko protokoloa aktibatu du.
Era berean, elkartasuna eta babesa agertu dizkio biktimari. Udalak azpimarratu du edozein eraso sexistaren aurrean "zero tolerantzia" duela, eta gogoratu du "kasu honek emakumeen aurkako indarkeriaren zati bat baino ez duela erakusten, eta arazo horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen dela".
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Albiste gehiago gizartea
Esako urtegia bere edukieraren % 23an dago, azken urteetako mailarik txikienean
Nafarroako urtegiak edukieraren % 41ean daude batez beste. Esan, ostera, egoera bereziki zaila da. Urtegiko irudiak, drone batekin grabatuak.
Euskararen aldeko giza kate historikoa egin dute Igorren
700 lagunek baino gehiagok euskararen aldeko giza kate historikoa egin dute Igorren (Arratia). Arratiarrek gure hizkuntzaren aldeko irudi sinboliko zirraragarri eta indartsua osatu dute.
'Ibaitik Itsasora' martxa Hendaian amaitu da, Euskal Herrian zehar palestinar herriaren alde ibili ondoren
Ehunka pertsonak "genozidioa amaitzeko" eta "Israeli boikota egiteko" eskatu dute lau orduz Hendaiako kaleetan, eta "Europaren konplizitatea" salatu dute.
20 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon, polizia-patruila bat jo, agente bati ukabilkada eman eta ihes egiteagatik
Ohe baten azpian eta poltsa batzuekin estalita aurkitu zuten ertzainek. Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta bikotekide ohiarengana hurbiltzea debekatzen zion kautelazko neurri bat urratu zuen ostegunean.
AP-1 autobidea itxi dute Eskoriatzan, Gasteizko noranzkoan, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin ondoren
Istripua 08:50ean jazo da. Bertaratu diren osasun langileek furgoneta gidaria artatu behar izan dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
DBHko eta LHko irakasleentzako LEP handia egiten ari dira BECen
Urduritasuna eta ilusioa nagusi izan dira larunbat honetan, azterketak hastean. Guztira, 1.268 lanpostu eskainiko dira Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleen artean, eta bitarteko langileen tasa % 4ra murriztuko da.
Osakidetzak irailaren 24ko Mahai Sektorialean proposatuko du lehen mailako arretan psikologoak jartzea
Alberto Martinez Osasun sailburuak iragarri du Saila aztertzen ari dela beste LEP berezi bat deitzea betetzen zailak diren lanpostuetarako.
Auto baten gidaria hil da Gasteizen, kamioi baten aurka talka eginda
Ezbeharra bart gauean gertatu da, Lopidako zerbitzugunean, autoak aparkatuta zegoen kamioi bat jo zuenean.
Gizonezko bat hil da Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean
Beste bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. Sua goizeko seiak aldera itzali dute.
Getxoko Areetako hondartzan aurkitutako lehergailua segurtasunez kendu dute Armadako urpekariek
Pertsona batek "objektu herdoildu bat" aurkitu du itsasertzean, 10:30ean, eta abisua eman du.