Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aquarium ingurutik arroketara erorita larri zauritu den emakume bat erreskatatu dute Donostian

Emakumea larri eraman dute Donostia Ospitalera. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.
Gertakaria jazo den lekua.
Gertakaria jazo den lekua. EITB Media

Emakume bat larri zauritu da bart Donostian, Aquarium paretik haitzetara zazpi metroko altueratik erorita, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 04:40 aldera gertatu da.

Harkaitzetatik erreskatatu ostean, Donostia Ospitalera eraman dute, larri.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X