Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek neska adingabe bat hil eta emaztea larri zauritu du tiroz, Toledon

Otero udalerriko etxebizitza batean gertatu da, gaur goizean.

Gizon batek 17 urteko neska bat hil eta emaztea larri zauritu du, tiroz, Toledoko Otero udalerriko etxebizitza batean.

Gaur goizeko zazpiak aldera gertatu da, Plaza kaleko etxebizitza batean, Gaztela-Mantxako 112 zerbitzuek jakitera eman dutenez.

Neska bertan hil da, tiroen ondorioz, eta emakumea oso larri eraman dute ospitalera, helikopteroz.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

27 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Montserrateko funikularretik, Katalunian, euri jasa gogorrak direla eta

Montserrat funikularraren inguruetan 100 litro bota ditu metro koadroko, eta 27 pertsona ebakuatu dituzte euriteek eragindako luizi baten ondorioz. Katalunia osoa dago abisu laranjan eta euriak gogor jo du, batez ere, Bartzelonan, Gironan eta Tarragonan. Suhiltzaileek 90 bat esku-hartze egin dituzte dagoeneko, eta errepideetan ardura handiz gidatzea eskatu dute. Euriteen ondorioz, gainera, bertan behera gelditu dira zenbait hegaldi, eta Gironan atzerapenak daude tren zerbitzuan, trenbidera eroritako zuhaitz bategatik. 

Gehiago kargatu