HILKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Toledon 11 urteko haur bat hiltzeagatik atxilotutako gazteak onartu egin du mutila hil zuela

20 urteko ustezko hiltzaileak gaineratu du ezin izan zuela bere burua kontrolatu, eta hilketa "beste pertsona batek egin izan balu bezala" sentitu zuela. Familiak azaldu duenez, gazteak % 70eko ezgaitasun intelektuala du.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Toledon 11 urteko haur bat hiltzeagatik atxilotutako gazteak aitortu egin du berak hil zuela haurra. 20 urteko ustezko hiltzaileak gaineratu du ezin izan zuela bere burua kontrolatu, eta hilketa "beste pertsona batek egin izan balu bezala" sentitu zuela. Familiak azaldu duenez, gazteak % 70eko ezgaitasun intelektuala du. 

Bestalde, Guardia Zibilak Toledoko haurra hiltzeko erabili zen armaren bila jarraitzen du. Ikerketa sekretupean dago. 

Ustezko hiltzailea atzo arratsaldean atxilotu zuten Toledoko Mojeconeko herrian, eta Toledoko Guardia Zibilaren komandantzian igaro du gaua. 

Gaztea aitaren etxean atxilotu zuten, Mocejonen. Amarekin bizi da Madrilen, baina Toledoko herri horretan zegoen uda igarotzen. Aitaren eta amonaren etxeak ere miatu ditu Guardia zibilak frogen bila 

Ustezko erasotzaileak hamar labankada eman zizkion 11 urteko haurrari, lagunekin futbolean jolasten ari zela. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X