Asteburura begira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Comète sarearen ospakizunak

Asteburuan omenaldia egingo zaio 900 bat pilotu aliatu salbatu zituen erresistentzia sareari. Ekitaldiak antolatu dituzte Baionan, Angelun, Larresoron eta Amaiurren.
Iragarkia
JOXE egunsentia baztan joxe zubieta
18:00 - 20:00
Comète sarearen ospakizunak

Ostiraletik igandera bitartean, omenaldia egingo zaio 900 bat pilotu aliatu salbatu zituen erresistentzia sareari. II. Mundu Gerraren garaian, Belgikatik Gibraltarrera bidea egiten zuten pilotuek, tartean, hainbat euskaldunen laguntza jasota. Ekitaldiak antolatu dituzte Baionan, Angelun, Larresoron eta Amaiurren. Beñat Olaizola, Comète Sarearen Lagunen elkarteko kideak eman dizkigu xehetasunak Faktorian, Euskadi Irratian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X