10 nerabetik 8k ez dute inolako araurik eta mugarik mugikorraren erabileran
Guraso asko kezkatuta daude seme-alabek telefono mugikorrarekin egiten duten erabilera eta konektatuta ematen duten denbora ikusita. Gaztetxoek 10 edo 11 urte betetzen dutenean "kontrola galtzen dutela" sentitzen dute; alegia, seme-alabei mugikor propioa ematen dietenean eta euren logeletan bakarka denbora gehiago pasatzen hasten direnean.
Hala ere, UNICEFen "Teknologiaren eragina nerabezaroan 2023" txostenaren arabera, 11 eta 15 urte bitarteko gazteen % 26,5i jarri dizkiete mugikorraren erabilerari buruzko arauak. % 22,1ek adierazi dute erabilera orduak mugatuta dituztela eta % 11,8k edukiak mugatuta dituztela.
Erabilera-denbora mugatzea, mugikorrik gabeko uneak ezartzea (otorduak edota lotarako garaia, adibidez), datu pertsonalak zabaltzeko debekua eta ezezagunekin hitz egitearen debekua dira jarri ohi diren arau ohikoenak.
Nerabe gehienak ordea, gurasoak aurrean ez daudenean konektatzen dira; gauean, adibidez. Hori da kontrolik ezaren faktoreetako bat. Datuak esanguratsuak dira: EAEko eta Nafarroako nerabeen erdiek baino gehiagok mugikorra alboan dutela egiten dute lo (% 56,3 eta % 53,6 hurrenez hurren). Are gehiago, heren batek bakarrik adierazi du gauerditik aurrera ez dela inoiz, edo oso gutxitan; eta kontrara, 10 gaztetik 4k aitortzen dute egunero edo astean behin baino gehiagotan konektatzen direla.
Ildo horretan, arrisku-egoerak (sexu-proposamenak, ezezagunekin konektatzea, xantaiak, pornografia...) bizi izan dituztela aitortzen duten nerabeen ehunekoa bikoiztu egiten da gauerditik aurrera sartzen direnen artean.
Bestalde, Unicefek dio 11 eta 15 urte bitarteko gazteen % 30 inguruk Internet eta sare sozialak modu problematikoan erabiltzen dutela. Oso sarritan konektatuta egotea, konektatzeko premia izatea, konektatuta egon ahal izateko gainerako harreman sozialak eta familiarrak alde batera uztea, arazoei ihes egiteko Internet erabiltzea eta antzerako jokabideekin lotzen dute erabilera probematiko hori.
Kasu askotan, gainera, gurasoek ez dakite sarean egon daitezkeen arriskuen kudeaketan seme-alabak nola hezi. Gurasoen % 26k aitortu dute ez dutela sareko segurtasunari buruzko ezagutzarik.
Halaber, Estatuko biztanleen % 53ren ustez haur eta gazteei ingurune digital segurua eskaintzeko ez da aurrerapausorik eman azken urteetan.
Albiste gehiago gizartea
Euskal herritar baten hilketa ikertzen ari dira Kolonbian
Iturri batzuen arabera, lapurreta egiteko hil zuten gizona, baina tokiko agintariek ez dute baztertzen gertakariek estupefazienteen kontsumoarekin zerikusia izatea.
Euskadiko suteen aurkako helikopteroak Gaztela eta Leongo hondamendiaren aireko irudiak erakutsi ditu
Sua itzaltzeko lanak Fasgar udalerrian (Leon) egiten ari dira uneotan, suak milaka hektarea kiskali ditu eta. Helikopteroak 1.000 litroko edukiera du.
Tenperaturek behera egin dute eta suteen egoerak hobera egin du, baina 22 suk bizi-bizi jarraitzen dute
Sute handi batzuk geldiaraztea lortu badute ere, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du probintzia askotan. Guztiak Extremadurari so daude, Jarillako sutea dela eta (Caceres), suteak Salamancara jauzi egin baitu.
400.000 bat hektarea erre dira urtea hasi denetik baso-suteetan Espainian, gehienak abuztuan
Copernicus Europar Batasuneko programak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, dagoeneko 391.581 hektarea erre dira aurten Espainian. Iaz 42.615 hektarea kiskali ziren erregistratutako 219 baso-suteetan.
Abuztuko baso-suteek kaltetutako 10 herritatik ia 9k populazioa galdu dute mende hasieratik
Penintsulako ipar-mendebaldeko hainbat udalerritan biztanle galera % 50etik gorakoa izan da mende hasieratik hona.
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko laugarren gauean, horietako bi udaltzainak jotzeagatik
Atxiloketa horietako zortzi jai-eremuan izan dira, eta beste bat handik kanpo. Gehienak jabetzaren aurkako delituekin lotuta daude.
OCUk ohartarazi du lau gidaritik hiruk oraindik ez dutela autorako V-16 baliza erosi, eta erositako asko homologatu gabeak direla
Ibilgailu guztiek larrialdietarako hirukiak kendu eta V-16 larrialdi-argiak eraman beharko dituzte, derrigorrez. OCU kontsumitzaileen elkarteak, baina, jakinarazi du askok oraindik ez dutela erosi, eta gailua eskuratu duten askok homologatu gabeak erosi dituztela. 80 euroko isuna jasoko dute urtarrilaren 11tik aurrera.
Olatz Salvadorrek, Kai Nakaik eta Marenek Bilboko Udalaren kudeaketa eskasa salatu dute, Abandoibarreko kontzertuak direla eta
Larunbatean Abandoibarreko eszenatokian kontzertua eman behar zuten hiru artistek ohar bateratu bat kaleratu dute, Bilboko Udalaren aurka gogor eginez. Besteak beste, adierazi dute Udalak haien bizkar gainean utzi nahi izan zuela kontzertuak bertan behera gelditu izanaren ardura guztia, eta udalbatzako hainbat kidek iradoki zietela kolaboratuz gero aintzat hartuko zutela etorkizuneko programazioetan.
Faltzesko Piloneko laugarren entzierroak zortzi zauritu utzi ditu
Reta ganadutegia (Gorozin) izan da Faltzesko Piloneko laugarren entzierroaren protagonista. Ia minutu bat behar izan dute zezenek ibilbidearen goialdetik agertzeko, baina orduan abiadura izugarria hartu dute eta korrikalari ugari kolpeak dituzte.
Ur-murrizketa gehiago Ipar Euskal Herrian, lehorteagatik: ureztatzea, arrantzatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu egin dute
Egoera bereziki kezkagarria da Zuberoa zeharkatzen duen Ühaitza ibaian. Izan ere, emaria nabarmen txikiagoa da: uztailean segundoko lau metro kubikokoa zen, eta abuztuan horren erdira jaitsi da.