OCUk ohartarazi du lau gidaritik hiruk oraindik ez dutela autorako V-16 baliza erosi, eta erositako asko homologatu gabeak direla
Urtarriletik aurrera, ezin izango da larrialdietako triangeluak erabili, eta gidari guztiok nahitaez eraman beharko dugu V-16 baliza homologatua. Hala ere, OCUk jakinarazi duenez, dagoeneko erositako edo salgai dauden gehienak legez kanpokoak dira eta ez dute araudia betetzen. Gainera, ohartarazi du lau hilabeteren faltan, lau gidaritik hiruk oraindik ez dutela erosi larrialdi-argi berria.
Azken urteetan istripu asko gertatu dira hirukiak jartzekoan auto batek harrapatuta, eta hori ekiditeko ezarri du Espainiako Estatuak legedia berriak.
Gailu berriak laranja koloreko argia islatzen du, eta autoaren gordetegian edo aurrealdean gorde beharko da, behar izanez gero, autotik irten gabe gailua autoaren sabaian edo ahalik eta punturik altuenean ezartzeko.
40 eurotik gorako prezioa dute gailu horiek, eta Kontsumitzaileen Elkarteak nabarmen dute merkeagoak aurkituz gero, balitekeela homologatu gabeak izatea. Testuinguru horretan, V-16 baliza erosi aurretik, OCUk gomendatzen du modeloa DGTren webguneak dakarren gailu homologatuen zerrendan dagoela egiaztatzea, eta modelo merkeenekin ez fidatzera.
Urtarrilaren 1etik aurrera, balizarik ez dutenek edota homologatu gabea dutenek 80 euroko isuna jasoko dute.