Su hartu duten eremuetan larrialdia onartuko dutela iragarri du Sanchezek, eta berreraikuntzarako laguntzak agindu ditu
Datorren abuztuaren 26an egingo dute iragarpena, Ministroen Kontseiluan, eta babes zibileko larrialdi batengatik egingo dute.
Pedro Sanchez, Caceresko Jarilla ingurua bisitatzen, kaltetutako eremuetako bat izan baita. Argazkia: Europa Press
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak astearte honetan iragarri duenez, astebete barru, abuztuaren 26an, Ministroen Kontseiluak baso-suteak jasaten ari diren lurraldeak babes zibileko larrialdi baten eraginpean dauden eremuak izendatuko ditu. Horrez gainera, Gobernuak konpromisoa hartu du kaltetutako eremuak berreraikitzen laguntzeko.
Adierazpen ofizial horrek berreraikitze-lanari aurre egiteko “konpromisoa” dakar berekin, “betiere suteak itzaltzen direnean eta kaltetutako guneetan izandako eragina ezautzen denean”.
Testuinguru horretan, Espainiako gobernuburuak azpimarratu du berreraikitze-lan horrek Estatuko Administrazio Orokorraren baliabideak ere ekarriko dituela, "logikoki".