TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bilboko hilketa matxista, gazteak eta lana eta euskaltegien matrikulazio kanpaina

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Lazo moreak goian, indarkeria matxistaren aurka
Lazo moreak goian, indarkeria matxistaren aurka. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bilboko hilketa matxista: Yanely Gonzalesen, bikotekideak Bilbon eraildako 31 urteko emakumearen, senideek, lagunek, mugimendu feministak eta Santutxuko bizilagunek elkarretaratzeak egingo dituzte gaur hilketa salatzeko. Biktimaren gertukoek eta Emakume Migratu Feministak deituta, bilkura egongo da 17:00etan, udaletxearen aurrean. Bi ordu geroago, 19:00etan, Santutxuko bizilagunek eta mugimendu feministak beste elkarretaratze bat deitu dute auzoan.

- Gazteak eta lana: Iñigo Juez Euskadiko Enpresari Gazteen Federazioko (Ajebask) presidentearen adierazpenek ika-mika eragin dute. Izan ere, adierazi duenez, azken bi urteetan gero eta gehiago dira "lan egiteak ez diela merezi" dioten gazteak. Horren ustez, "esku hartzeko unea da". Juez bera Radio Euskadin elkarrizketatuko dute gaur, eta eragile sozialen erreakzioa ere espero da. Igor Arroyo LABeko idazkari nagusia, esaterako, Radio Vitorian dago. 

- Euskaltegien matrikulazio kanpaina, abian: Gaur, ostiralarekin, da hastekoa euskaltegien matrikulazio kanpaina. 24/25 ikasturtean, berrikuntza gisa, doakoak izango dira A1 eta C1 maila eskuratzeko eskolak. Jaurlaritzak ia lau milioi euro bideratuko ditu euskara ikasteko erraztasunak emateko. Interesadunek (denek A1aren kasuan, eta 16-18 urtekoek, C1arenean) matrikula besterik ez dute ordaindu beharko, eta  maila lortuz gero, kopuru hori berreskuratu egingo dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X