39 milioi pertsona baino gehiago hil daitezke hurrengo 25 urteetan, antibiotikoekiko erresistentziak eraginda
Mikrobioen aurkako erresistentziak osasun globalean duen eraginari buruzko ikerketa baten arabera, baliteke hurrengo 25 urteetan —aurten hasita, 2050. urtera arte— 39 milioi pertsona baino gehiago hiltzea, antibiotikoekiko erresistentziak eragindako infekzioen ondorioz.
Mohsen Naghavi Washingtongo Unibertsitateko ikertzailea buru duen taldeak 1990etik 2021era izandako bilakaera aztertu du, eta 2050era bitartean 204 herrialde eta lurraldetan izan dezakeen eragina kalkulatu.
Azterlan horrek ondorioztatu ahal izan duenez, mundu mailan milioi bat pertsona baino gehiago hil ziren mikrobioen aurkako erresistentziak eraginda, 1990etik 2021era bitartean. Halaber, epe berean arrazoi horri lotutako heriotzak % 50 murriztu ziren 5 urtetik beherako haurren artean eta 70 urtetik gorakoen artean, berriz, % 80 igo.
Ikerketaren arabera, 2022an baino ia % 70 pertsona gehiago hilko dira 2050ean bakterioen antibiotikoekiko erresistentziak eraginda, eta fenomeno horrek adinekoak gehiago kaltetuko ditu. Zehazki, 2050. urtean mikrobioen aurkako erresistentziaren ondorioz 1,91 milioi pertsona hil daitezkeela kalkulatu dute.
Bestalde, kalkulatu dute, 2025etik 2050era, antibiotikoak hobeto erabiltzeak 92 milioi pertsona salba ditzakeela.
Antibiotikoekiko erresistentzia gertatzen da, besteak beste, bakterioek botiken aurrean erantzuteari uzten diotenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.