TRAFIKO-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-622 errepidea berriro zabaldu dute Gasteizen, bi kamioiren arteko istripu batengatik itxita egon ondoren

Bi kamioik talka egin dute eta bat irauli da; ondorioz, errepidean gurutzatuta geratu da eta zamaren zati bat isuri egin da. Istripuak auto-ilarak sortu ditu, bi noranzkoetan. Errepidea 19:00ak aldera berriz zabaldu dute, ibilgailuak garabiekin kendu eta galtzada garbitu ondoren.
Accidente N-622 Istripua
Istripua izan duen kamioia errepidean. Trafiko.

N-622 errepidea itxita egon da Gasteizen, Bilborako noranzkoan, hainbat ibilgailuren arteko talkaren ondorioz. Gasteizko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, ez da inor harrapatuta geratu, baina zaurituak izan dira.

Istripua 12:05ean gertatu da, 5. kilometroan. Bi kamioik istripua izan dute, horietako bat erabat gurutzatuta geratu da errepidean eta bidea moztu du. Istripuaren ondorioz, zama galtzadan isuri da, eta auto-ilarak eragin ditu, bi noranzkoetan.

Gasteizko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak zirkulazioa bideratu behar izan dute, ibilgailuak Arabako hiriburutik N-622 errepidera sartzea eragozteko.

Errepidea 19:00ak aldera berriz zabaldu dute, ibilgailuak garabiekin kendu eta galtzada garbitu ondoren.

Albiste gehiago gizartea

osakidetza ambulatorio centro de salud osasun etxea gasteiz vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osakidetzak ordutegiak murriztu eta osasun-zentro batzuk itxiko ditu udan

Aldaketa horiek zentroen % 37ri eragingo diete. ELA eta CCOO sindikatuek udako plangintza kritikatu dute. Osakidetzaren egiturazko arazoek “bere horretan jarraitzen dutela” ziurtatu dute eta “benetako konponbideei heltzeko" negoziazio prozesua hastea eskatu dute.

Gehiago kargatu