Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat zauritu da Donostiako etxebizitza batean, kanpin-gas bonbona baten leherketak eraginda

Zauritutako nerabea Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman behar izan dute, erredurak zituelako. Gertakaria 19:30ean jazo da, Xalbador Bertsolariaren kalean (Donostia).

2007an jaiotako nerabe bat zauritu da gaur Donostiako etxebizitza batean izandako leherketa baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Gertakaria 19:30ean jazo da, Antigua auzoko Xalbador Bertsolariaren kalean. Antza denez, kanpin-gas bonbona batek eztanda egin du, eta erredurak eragin dizkio adingabeari.

Donostiako suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua artatu dute. Ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurak zituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Palestinarekin bat, konpromiso bat" ekimena aurkeztu dute, Gernika-Palestina sareak deituta

Gernika-Palestina herri ekimenak euskal gizartearen konpromisoa eskatu du larunbat honetan, "Palestina babesteko eta elkartasun aktiboan urratsak emateko", bai arlo ekonomikoan, bai arlo humanitarioan. Hainbat "eragile politiko eta sozialen" babesarekin eman du konpromisoaren berri, Donostian egindako prentsaurreko batean, eta Israelekin harremanak haustea eta "nazioarteko zuzenbidea errespetatzea eta aplikatzea" eskatu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X