18 eta 34 urte bitarteko hiru gaztetik bat dago emantzipatuta Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoko 30 eta 34 urte bitarteko hamar gaztetik zazpi emantzipatuta daude. Hain zuzen ere, batez beste 29,8 urterekin emantzipatzen dira gazteak EAEn. Horixe ondorioztatu du Gazteen Euskal Behatokiak egindako "Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza premia Euskadin" azterlanak. 18 eta 34 urte bitarteko pertsonak galdekatu dituzte horretarako.
Testuinguruak, gainera, ez die gazteei gurasoen etxetik irteten laguntzen: alokairuen prezioek gora egin dute, eta hipotekek ere bai (interes tasen igoeragatik). Hori guztia kontuan hartuta, hiru gaztetik bakarra zegoen emantzipatuta Euskadin 2023an.
Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari Miren Saratxagak argitu du Emantzipa eta Gaztelagun laguntzak ezarri aurretik jaso zituztela datuok, eta, beraz, "ez dute programa horien eragina kontuan hartzen". Gainera, txosten horretan bildu dituzten datu esanguratsu batzuk nabarmendu ditu, tartean, 30 urtera arteko gazteek dutela etxetik joateko arazo gehien, eta horregatik jarri duela Jaurlaritzak hor arreta handiena.
"Argazki horretan ikus daiteke 30 urtetik aurrera hasten direla gazteak emantzipatzen, eta gehienek modu tradizionalean egiten dutela; alegia, bizi diren etxebizitzaren jabe izan nahi dute, eta bikotekidearekin emantzipatzen dira", esan du. Sexua eta jatorria aintzat hartuta ere bada alderik. Atzerritik iritsitako gazteen artean, emantzipazio tasa altuagoa da (% 57,3), eta emakumeak lehenago irteten dira gurasoen etxetik (emakumeen % 34 eta gizonen % 26 daude emantzipatuta).
Horren harira, Saratxagak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, azaldu du atzerritar askok ez dutela familia egonkorraren babesik, eta, horregatik, askotan, "emantzipatzeko bideak aurkitzera behartuta" daudela.
Bestalde, etxetik atera nahi duten hamar gaztetik seik euren herrian bizi nahi dutela adierazi du.
Etxebizitza gehiago jabetzan, alokairuan baino
Etxebizitza alokatuta dutenen artean, gehiago dira gazteak helduak baino, baina 35 urtetik beherakoek ere, aukeran, jabetzaren alde egiten dute. Hain zuzen ere, emantzipatuta dauden gazteen % 52,4k egin dute aukera horren alde, eta % 44,5 daude alokairuan.
Inkestan, hamar gaztetik bederatzik erantzun dute ez dutela etxebizitza erosteko nahikoa diru, eta horregatik daudela alokairuan, "nahiz eta aldi baterako soilik izan". % 6,7, ordea, pozik daude egindako hautuarekin.
Nabarmentzeko moduko beste datu bat ere badago. Gazteen % 12,1 soilik bizi dira babes ofizialeko etxebizitza batean, lurralde batetik bestera dauden aldeak gorabehera. Bestalde, etxetik irteteko gogoz dauden gazteen % 53,5ek ezagutzen dute Etxebide, baina soilik % 36k eman dute izena etxebizitza zerbitzu publiko horretan.
Dena den, kontraesankorra bada ere, etxebizitzaren arazoari irtenbidea emate aldera, babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraikitzea eta alokairu erregimena indartzea da konponbidea, gazteen ustez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.