IRUZUR SAIAKERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUko ikasleei egindako iruzur saiakera berri batez ohartarazi du Ertzaintzak

Emailen bitartez, ikasleei 850 ordaintzeko eskatzen zaie. Ordainketa ez badute egiten, "legezko ekintzekin" egiten zaie mehatxu mail horietan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
EITB MEDIA
EITB MEDIA

Ertzaintzak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei egindako phishing iruzur berri batez ohartarazi du. Izan ere, azken 48 orduetan, EHUko ikasleei mezu elektronikoen bidez iruzur egiten saiatu direla atzeman du Ertzaintzak.

Emailak jaso dituztenei, unibertsitatean ordaintzea falta zaizkien 850 euro ordaintzeko eskatzen zaie. Ordainketa lehenbailehen egiteko eskatzen zaie, aurretik emandako abisuei ez dietela jaramonik egin adieraziz, eta 24 orduko epea ematen zaie ordainketa hori egiteko, epe hori amaitzean haien aurkako legezko egintzak hasiko dituztela esanez.  Azkenik, kontu-zenbaki bat ematen zaie dirua sartzeko, bai eta helbide elektroniko bat ere ordainagiria bidaltzeko.

Orain arte jakin denaren arabera, hainbat salaketa jarri dira autonomia-erkidegoko hainbat herritan.

Zure interesekoa izan daiteke

Protesta en el exterior del Parlamento vasco durante el debate de los Presupuestos de 2026, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

325 milioi euro gastu sozialera beharrean erabilera militarrera bideratu daitezkeela salatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean

Euskadiko GKEen Koordinakundeak eta Zehar-Errefuxiatuekin deitutako protesta batek astearte honetan Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontu proiektuak atea irekitzen dio erabilera militarrera bideratzea inbertsio industrialerako ziren 325 milioi euro. Azaldu dutenez, gobernu-taldeek (EAJ eta PSE) zuzenketa bat aurkeztu dute Lankidetza eta Elkartasunaren Euskal Legearen 10. artikulua aldatzeko eta "armamentuen industriarekin ekonomikoki elkarlanean aritzeko, betiere Europakoa bada".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X