TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Uholdeak Valentzian eta Albaceten, Osasun Itunaren bilera eta Nafarroako aurrekontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Goi-geruzetako depresio isolatuak uholdeak eragin ditu Espainiako hainbat tokitan, Aloran esaterako
Goialdeko depresioak uholdeak eragin ditu Espainiako hainbat tokitan, Aloran esaterako. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Uholdeak Valentzian eta Albaceten: Hainbat pertsona hil dira Valentzian eta zazpi desagertuta daude Albaceten, goi-geruzetako depresio isolatu baten ondorioz. Bart Valentziako Gobernuko presidenteak baieztatu du hildakoak daudela, baina ez du kopurua zehaztu nahi izan, ezta gorpuak non topatu dituzten ere. Halaber, gutxienez zazpi pertsona desagertuta daude: bat Valentzian eta sei Letur udalerrian (Albacete). Aemeten arabera, mende honetako denboralerik okerrena da, 1987 eta 1982 urteetan izandako uholdeen parekoa gutxienez.

- Osasun Itunaren aldeko bilera: Osasun Mahaiak hirugarren bilera egin du Osasun Itunaren bila, Alberto Martinez Osasun sailburua buru dela. Gasteizko gaurko hitzorduan, diagnostikoaren faseari amaiera ematea eta prozesuaren bigarren faseari (printzipioen fasea) ekitea espero du.

- Nafarroako aurrekontuak: Nafarroako hiruko gobernuak (PSN, Geroa Bai eta Nafarroa Zurekin) eta EH Bilduk aurrekontuen inguruko akordioa sinatu eta biharamunean, Nafarroako Gobernuak gaurko gobernu kontseiluan onartuko du 2025eko aurrekontu proiektua. Ondoren, testua Nafarroako Parlamentura igorriko dute tramitazioari ekiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X