TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Goialdeko depresioa Valentzian, Saretzen: Etxebizitza eta zerga berrien transferentzia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Goi-geruzetako depresio isolatuak Valentziako probintzia astindu du bereziki
Goi-geruzetako depresio isolatuak Valentziako probintzia astindu du bereziki Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 31n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Goialdeko depresioa Valentzian: Gutxienez 140 pertsona hil dira Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta beste gune asko astindu dituen goialdeko depresioak eragindako uholdeen ondorioz. Biktima gehienak, 92, Valentzia probintzian izan dira, baina Albaceten, Cuencan eta Malagan ere hildakoak izan dira. Espainiako Gobernuak hiru dolu egun ezarri ditu, eta Pedro Sanchez gobernuburua Valentziara joango da erreskate lanak bertatik bertara jarraitzeko.

- Saretzen: Etxebizitza: Azken urteotan merkaturatutako babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) zati handi bat alokagai dago eta BOEen salerosketa asko jaitsi da, Saretzen proiektuaren bosgarren atalaren arabera. 2023an erosi eta saldu ziren etxebizitzen % 5 besteri ez zen babes ofizialekoa. Etxebizitzen prezioak nabarmen egin du gora azken hamarkadan, baina 2007ko mailara iritsi gabe. 2008an burbuila lehertu aurretik baino % 13 merkeagoak dira EAEn eta % 9 Nafarroan: 2.957 €/m2 eta 1.927 €/m2, hurrenez hurren.

- Zerga berrien transferentzia: Euzko Alderdi Jeltzaleak akordioa lortu du Espainiako Gobernuarekin talde multinazionalei eta bankuei ezarritako zergak kontzertatzeko eta foru ogasunek kudeatu ditzaten. Beraz, bi zergok foru-zerga sistemetan sartuko dira eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bidez gauzatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X