Nola lagundu Euskal Herritik goialdeko borraskak kaltetutakoei?
Valentzian eta inguruetan goialdeko borraskak kaltetutako pertsonei lagundu nahi dioten herritarrek badituzte eskura, hainbat aukera. Biderik eraginkorrena dohaintza ekonomikoak egitea da, Caritasi edo Gurutze Gorriari, esaterako, Estatu mailan funtsak biltzeko kanpainak aktibatu baitituzte, baita probintzia batzuetan ere.
Valentziako GGKEen Koordinakundeak adierazi du, laguntza materiala kudeatzea baino errazagoa izanik, hobe dela diru-dohaintzak egitea; izan ere, "diru horrekin, erakundeek unean-unean behar dutena eskuratu ahal izango dute, egungo eta etorkizuneko beharren arabera".
Caritasen kanpainan parte hartu nahi dutenek, bide hauen bitartez egin dezake: Kontzeptuan "Emergencia Valencia" eta izena, abizena eta NANa adierazita.
BIZUM: 33423; CAIXABANK: ES36 2100 9485 84 2200049401; SANTANDER: ES83 0030 8025 93 0850180271; edo CAJA RURAL: ES09 3008 0001 11 4218227926
Gurutze Gorriak funtsak biltzeko hainbat kanal ditu irekita, pertsonei zuzenean laguntzen ari diren bere taldeei laguntzeko. Dohaintzak egiteko bideak honakoak: webgunearen bidez: www.cruzroja.es/colaborabora; telefono bidez 900 104 971 telefonora deituta edo Bizum bidez 33512 zenbakira. Halaber, 6 euro eman daitezke AYUDA hitza duen SMS bat bidaliz 38092 zenbakira.
Halaber, euskal gizartea dagoeneko hasi da Valentzian denboraleakk kaltetutako pertsonekiko elkartasuna antolatzen, eta elikagaiak eta bestelako materiala bilduko dute hainbat tokitan. Zerrenda honetan horietako batzuk jaso ditugu.
Gipuzkoan:
DONOSTIA
- Confort & Co.: Duque de Mandas plaza, 21.
Ordutegia: hilak 2 larunbata eta 3 igandea, 12:00etatik 18:00era.
Jasoko dituztenak: Elikagai ez-galkorrak, ura, esnea, pixoihalak, higiene pertsonaleko produktuak
- Reale Arena: Hegoaldeko garajea, 17. atearen ondoan.
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara asteburuan eta 10:00etatik 18:00etara astelehenetik ostiralera.
Jasoko dituztenak: Elikagai ez-galkorrak
- Ecofincas San Sebastián: Herrera 86 pasealekua, atzeko atean. Finkak Administratzeko Zerbitzu zentrala arduratuko da bidalketaren logistikaz.
Ordutegia: larunbata, igandea eta astelehena: 10:00etatik 18:00etara.
Produktu mota guztiak bilduko dituzte, ahal dela higienerako produktuak, ura, esnea elikagai ez-galkorrak, arropa, mantak, pixoihalak, haurrentzako edo maskotentzako janaria.
IRUN
- Grupo Vecinal Anaka-Puiana: Pedro Aristegi enbaxadorea kalea, 6-7 behea
Ordutegia: larunbata eta igandea, 10:00etatik 20:00etara.
Bilduko dituztenak: Elikagai ez-galkorrak, ura, animalientzako elikagaiak, arropa, berokiak, haurtxoen arropa, mantak, eskuoihalak... ...
HONDARRIBIA
- Hondarribiko Emakumeak (Irungo Anakako taldearekin kooridnatuta): Alkain-en lokala Zuloaga kalea, 2.
Ordutegia: larunbata 2, igandea 3 eta astelehena 4, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Elikagai ez-galkorrak, arropa eta oinarrizko beharretarako produktuak.
ERRENTERIA
- Pontikako Bizilagunak, boluntario taldea (Irungo Anakako taldearekin kooridnatuta): Pontikako frontoiko lokalean.
Ordutegia: larunbata eta igandea 11:00etatik 13:00etara, 16:00etatik 19:00etara
Elikagai ez-galkorrak, arropa eta oinarrizko beharretarako produktuak.
Bizkaian:
AMOREBIETA-ETXANO
- Zelaieta frontoian biltzeko gunea, Valentziara bidaltzeko
Astelehenetik, hilak 4, asteazkenera, hilak 6
Honakoak jasoko dituzte: Kaxak eta horiek ixteko zintak, bidalketa prestatzeko. Mantak, janari ez-galkorra, higiene produktuak, ura, kandelak, bateriak, linternak, etab.
DURANGO
-Aita Menni, ose Miel Barandiaran egoitza
Dirua jasoko du Valentziako Caritasekin elkarlanean, mantak eta oinarrizko elikagaiak erosteko.
-Herritarren ekimenez: Dayky, kalebarria, 17.
Ordutegia: azaroaren 13an, astelehenez.
Laguntza humanitarioa, palak, kuboak, pixoihalak, toallatxoak, edateko ura eta abar billduko dituzte, eta Valentziara hilak 22an eramango dute.
- Durangoko Kalekumeak:
Larunbata: Iurretako animalia denda; Astelehen eta asteartea Mantxinesteta 10ean (17:30etik 19:30era), eta Mikeldi kaleko "Rematando ando" dendan. Jasotakoa Valentziara eramango da ostegunean, hilak 7.
- Pitxi taberna: Alluitz kalea.
Honako hauek bilduko dituzte han: ura, sendagaiak, haurren elikadura, haurrentzako esnea, pixoihalak, kuboak, palak, eskuareak, mugikorren kargagailuak, multzo elektrogenoak, higiene pertsonaleko produktuak eta elikagai ez-galkorrak. Asteazkenean, hilak 6, Valentziara eramatea da helburua.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.