GERTAERA CASTELLONEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2 urteko neskato bat hil da Castellon, aitak autoan 5 orduz ahaztuta utzita

Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko, eta gizonezkoa ikertzen ari dira, zuhurtziagabekeriazko hilketa delitua leporatuta.

Bi urteko neskato bat hil da astearte honetan Castellon, aitak haurtzaindegira eraman, lanera joan eta auto barruan bost bat orduz utzita, Polizia Nazionaleko iturriek baieztatu dutenez. Gizonezkoa ikertzen ari dira, zuhurtziagabekeriazko hilketa delitua leporatuta.

Gertakaria astearte honetan jazo da, 15:00ak aldera; orduantxe eman du Polizia Nazionalak abisua. Agenteak ibilgailua zegoen tokira joan eta barruan adingabea ikusi dute, hilda, osasun zerbitzuek baieztatu zutenez.

Hortik aurrera, protokoloa aktibatu dute, Polizia Zientifikoari, auzitegiko medikuari eta guardiako epaitegiari abisua eman, eta ikerketari ekin diote.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X