Albiste izango dira: Ertzaintzaren jazarpena, zerga erreforma eta antibiotikoen erabilera zuhurra
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ertzaintzaren jazarpena: Donostiako Garbera merkataritza zentroan ustez lapurreta egin ostean, euren ihesean 10 ertzain zauritzea egotzita atxilotutako bost gizonak ertzain-etxean daude, epailearen aurrera noiz eramango zain. Bien bitartean, zauritutako lau agentek ospitalean jarraitzen dute, bat larri (Zainketa Intentsiboen Unitatean, ZIUn, dute).
- Zerga erreforma, eztabaidagai: Zerga erreformaren auziari berriro heldu eta bidean izandako oztopoak gainditzeko formulak bilatuko ditu PSOEk. Multinazionalen eta banketxeen gaineko zerga adostua du EAJrekin, eta energia enpresa handiak kanpo uztea, berriz, Juntsekin. Espainiako Gobernuaren gainerako ohiko bazkideak (EH Bildu, ERC eta Podemos), berriz, aurka agertu dira. Koalizio gobernuak babesak bilatzen jarraituko du, eta, gai ez bada, soilik Europako zerga onartu ahal izango du, PPren babesa baitauka horretarako.
- Antibiotikoen erabilera zuhurra: Bakterioek antibiotikoei aurre egiten ikasten dute, eta, beraz, litekeena da etorkizunean osasun-arazo handia izatea. Dena den, Igor Horrillo EHUko Farmazia Fakultateko dekanordearen esanetan, gutako bakoitzak asko egin dezakegula antibiotikoekiko erresistentzia hori saihesteko. "2050erako, infekzioek minbiziak baino heriotza gehiago eragingo dituztela aurreikusten da", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Antzuola eta Urretxu artean
Suhiltzaileek helikoptero baten laguntza behar izan dute garrak itzaltzeko. Arratsaldeko 18:15ak aldera ke zutabeak ikusten ziren oraindik.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.
Hasi dira sanferminak, giro ezin beroagoan
Clint Jean Louis Fernandez eta Araceli Sergio Aguilera Tafallako Larrialdi Zerbitzuko zuzendariordeak eta ZIU mugikorreko erizainak jaurti dute txupina eta piztu dute jendez lepo zegoen plaza.