Argiak piztearekin batera, Gabonak iritsi dira Euskal Herrira
Gainean ditugu Gabonak. Herri eta hirietako argiak piztearekin batera, ilusioa eta poza nagusi diren garaiari hasiera ematen zaio. Gasteiz izan zen hiribururik goiztiarrena; azaroaren 22tik argiz beteta daude Arabako hiriburuko kaleak. Aste honetan, gainerakoen txanda izan da. Bilbon asteazkenean, azaroaren 27an, egin zuten pizte-ekitaldia eta Donostian eta Iruñean gaur, ostirala, emango diote hasiera Gabon garaiari, arratsaldeko 18:30ean.
Eguberri garai honi izaera berezia eman nahi izaten diote Hego Euskal Herriko lau hiriburuek eta, argiez gainera, ekitaldi ugari antolatu dituzte urtarrilaren 6a arte, tartean, azoka bereziak, izotz pistak eta noria, musika emanaldiak, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoen bisitak, haur parkeak…
Argiztapenari dagokionean, Gasteiz izan da oparoena aurten: 1,7 milioi LED bonbila edo argi-puntu erabilita apaindu dute hiria, 2023an baino 300.000 gehiago. 44 kale eta 8 plaza argiztatu dituzte eta 168.000 euro erabili ditu Udalak horretarako. Hain zuzen ere, aurrekontua % 3 hazi da azken bost urteetan.
Kopuruari begiratuta, Bilbo dago bigarren lekuan, 1,5 milioi argi-puntu jarrita. Bizkaiko hiriburuaren kasuan, argi instalazioak jabegoan izan ohi ditu Udalak eta ez du urtero aurrekontu bat bideratzen hiria apaintzeko. Hori bai, aurten bi elementu berri erosi ditu, Casilda Iturrizar parkean jarri duten argi-tunela eta Moyua plazako zuhaitza, eta 430.000 euroko inbertsioa egin du horretarako.
Iruñeak 1,1 milioi LED bonbila erabili ditu. 617 elementu jarri dituzte hiri osoan zehar, tartean, 292 arku, 228 farola eta 97 figura, eta hiriburuko auzo gehienak apaindu ditu Udalak. Nafarroako hiriburuan ia hirukoiztu egin da aurrekontua azken bost urteetan, 2020ko 165.000 eurotatik aurtengo 440.000 eurotara.
Azkenik, Donostia 500.000 LED punturekin argituko dute aurten. Gipuzkoako hiriburuko udalak 415.000 euro inguru bideratu izan ditu azken bost urteetan Eguberri garaiko apaingarriak jartzeko. Aurten 175 arku, lurrean jartzeko 13 irudi eta bestelako 30 elementu jarri dira, eta 181 farola, 216 zuhaitz eta 2 horma apaindu dituzte argiz.
Lau hiriburuetan energia-kontsumoaren inguruko ardura ere azaldu dute. Hori dela eta, argiztapenak ordutegi zehatza izango du: 17:45ak eta 18:30ak bitartean piztuko dira egunero eta 22:00etan edo 23:00etan itzaliko dira, jai-egun nagusietan izan ezik.
Aldaketa nabarmena azken urteetan
Azken 20 urteetan aldaketa ugari izan dituzte Gabonetako argiek. Argilinex enpresa bizkaitarrak Hego Euskal Herriko 35 herri eta hiritan jarri ditu argiak egunotan, hasi Buñueldik eta Urdulizeraino. Bertako arduradun Miguel Borrajo Castroren ustetan, LED teknologia erabiltzen hasteak hiru aldaketa nabarmen ekarri ditu sektore honetara: energia kontsumoa % 90 gutxitu da, instalazioen pisua asko arindu da eta instalazio edo elementu mota ezberdinak sortzeko aukera izan dute.
LED teknologia 2012tik aurrera hasi zen ugaritzen. Urte hartako irailaren 1ean sartu zen indarrean Europar Batasunean bonbila gori tradizionalak fabrikatzeko debekua. Hainbat urtez eginda zeudenak saltzeko baimena eman bazuten ere, berehala hasi ziren desagertzen, baita Gabonetako argiteriatik ere.
Gaur egun gure herri eta hirietan jartzen diren apaingarri guztiek LED argi-puntuak edo bonbilak erabiltzen dituzte eta garai batekoek baino % 90 energia gutxiago kontsumitzen dute. Borrajoren azalpenen arabera, garai bateko figura batek 500 watt behar bazituen, gaur egun, elementu berak 50 watt soilik behar ditu eta argi gehiago ematen du.
Gutxiago kontsumitzen dutenez, txoko gehiagotan argiak jartzeko aukera zabaldu da. Argilinexeko buruaren arabera, azken urteetan, handitu egin da argi kopuruaren eskaera. Pandemiaren ondoren nabaritu dute eskakizunen igoera, bai udalek bai merkatari elkarteen aldetik.
Apaingarri mota berriak sortzeko aukera ere eman dute LED instalazioek, arinagoak baitira. Gaur egun, zintzilika jarritako apaingarriez gainera, asko ugaritu dira lurreko hiru dimentsiotako elementuak -opari-kutxak, hartzak, bolak eta abar- eta baita hormak apaintzeko errezelak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.