TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-634 errepidea berriro zabaldu dute Deban, orduak itxita eman ondoren zuhaitzak bidera erori direlako

07:30ean bi noranzkoetan itxi dute errepidea, astelehenean bidera eroritako zuhaitzak erretiratzeko. 17:30 aldera errepidea berriro ireki dute garbiketa lanak bukatu ondoren.

N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Deba parean, bi noranzkoetan, bidera zuhaitzak erori direlako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Errepideak itxita orduak eman ditu, arratsaldean garbiketa lanak amaitu eta berriz zabaldu duten arte.

07:30ean bi noranzkoetan itxi dute errepidea, astelehenean bidera eroritako zuhaitzak erretiratzeko.

17:30 aldera errepidea berriro ireki dute garbiketa lanak bukatu ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X