GABONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udalak Gabonetako argiak gauerdira arte piztuko ditu

Gabonetako argiak bi ordu gehiagoz piztuko ditu (18:00etatik 00:00etara) abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean, merkatariek eta ostalariek egindako eskariari erantzunez.
bilbao luces de navidad efe
Gabonetako zuhaitza Moyua plazan. Argazkia: EFE

Bilboko Udalak Gabonetako argien ordutegia bi ordu luzatzea erabaki du, hiriko merkatariek eta ostalariek egindako eskariari erantzunez.

Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, Gabonetako argiak 18:00etatik 00:00etara egongo dira piztuta abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

2021eko Gabonetara arte, Bilboko Udalak 18:00etatik 22:00etara pizten zituen Gabonetako argiak, eta ostiral, larunbat eta jai bezperetan, berriz, 23:00ak arte.

2022ko udan energia eraginkortasunari buruzko dekretua onartu zenean erabaki zuen Udalak ordutegia mugatzea. Hala ere, ukatu egin du murrizketaren arrazoia kostua dela,  Gabonetako argiak 40 egunez piztearen faktura 3.000 euro eskasekoa baita.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"

Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".

Gehiago kargatu