Terrazak egun baino ordu erdi lehenago ixtea proposatu du Bilboko Udalak ordenantza berriaren zirriborroan
Bilboko terrazen ordenantza zirriborroak terrazak gaur egun baino ordu erdi lehenago ixtea proposatzen du, Aste Nagusian salbu, gasezko berogailuak erabiltzea debeatzen du eta aulkiak eta mahaiak gordetzera behartzen ditu ostalariak, Asier Abaunza Bilboko Udaleko Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotziak azaldu duenez.
Horiek dira ordenantza berriaren zirriborroak jasotzen dituen neurrietako batzuk. Testu artikulatua izango da eta espazio publikoaren ordenantzatik aterako da. Abaunzak adierazi duenez, "interes asko uztartu behar dira: Bilbon kalitatezko jarduera ekonomikoa eta ostalaritza mantentzea, erabilera horiek espazio publikoaren gainerako jarduerekin uztartzea, batzuetan bizilagunen atsedena eta bide publikoetako irisgarritasuna bermatzea".
"Eztabaida sortzen duen" gaia dela jakitun, Udalak zirriborro bat aurkeztu du, "lanerako dokumentu bat", eta horren inguruan "adostasunak topatu eta jarrerak hurbiltzea" espero dutela adierazi du.
Udalaren asmoa, azpimarratu duenez, "elkarrizketarako eta adostasunerako prozesu bat irekitzea da, inplikazioa duten edo gai horri buruz zer esanik baduten gizarte-eragile guztiekin", hala nola merkataritza- eta ostalaritza-sektorearekin, alderdi politikoekin, eta, auzo-elkarteekin; azken horietako batzuek ekarpenak helarazi zituzten udan zehar egin zen aurretiazko kontsulta-aldian.
Ez da datarik ezarri dokumentu hau ofizialki onartzeko, "behar den denbora" hartuko baita ahalik eta adostasun handienera iristeko.
Araudi berria behin betiko onartu arte, egungo espazio publikoaren ordenantza aplikatzen jarraituko da.
Ordutegiak, okupazioa eta biltegiratzea
Terrazetarako baimenek "urtebeteko iraupena izaten jarraituko dute, eta ez diote inolako eskubiderik ematen ostalariari edo espazio publiko horren erabilera pribatiboari", Abanuzak azaldu duenez.
Zirriborroak, oro har, terrazak gaur egun baino ordu erdi lehenago ixtea jasotzen du, baina terraza jasotzeko 30 minutuak mantentzen dira. Horrela, igandetik ostegunera eta urriaren 1etik maiatzaren 31ra, terrazak 22:30ean itxiko lirateke (orain 23:00etan), eta ekainaren 1etik irailaren 30era 23:30ean itxiko lirateke (gaur egun ordutegia 24:00etara artekoa da).
Murrizketak ez luke eraginik izango Aste Nagusian jartzen diren terrazetan, baina ordu erdiko murrizketa aplikatuko litzateke ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunen bezperetan, eta itxiera 23:30ean izango litzateke neguan, eta 00:30era arte udan.
Altzarien eta estaltze-elementuen ezaugarri tekniko eta estetiko espezifikoei dagokionez, "diseinu neutroa eta tratamendu kromatiko unitarioa" izatea planteatzen da, eta "okupazioari dagokionez, oinezkoen zirkulazioaren intentsitatera egokitzea eskatzen da, betiere sarbidea, irisgarritasun unibertsala eta mugikortasun iraunkorra lehenetsiz".
Era berean, ostalaritza-establezimendua ixtean, ostalariek gorde egin beharko dituzte terrazako altzariak, izan biltzegian, izan lokalaren barruan. Hala ere, ostalaritza-establezimenduei terrazako altzariak kanpoan pilatzeko aukera emango litzaieke lokala itxi arte, "terraza ixteko ordutegia eta ostalaritza-establezimendua ixteko ordutegia ez baitatoz bat beti", zehaztu du Abaunzak.
Testuan nabarmentzen diren berritasun nagusien artean, terrazetan berriztagarriak ez diren energia-iturriak erabiltzeko berariazko debekua dago, hau da, ezingo dira erabili elektrikoak ez diren berogailuak, "klimaren eta energia-kontsumoaren arloan aplikatzen diren araudi berrien ildotik", adierazi du Abaunzak, eta azpimarratu du, beraz, gasezkoak, esaterako, debekatuta egongo liratekeela testu honen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Zumarragan kontrol batean ihes egin duen auto-gidari baten bila ari da Ertzaintza
Ertzaintzaren ibilgailuak atzetik joan zaizkio, baina ez dute harrapatu. Gidariak autoa utzi eta ihes egin du.
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen bere bikotekidearen alabari sexu-erasoa egitea egotzita
Eguesibarreko Udaltzaingoak atxilotu du ustezko erasotzailea.
"Niño Juan" bahitu dute Madrilen, 10 ertzain zauritu zituen lapur talde baten burua
Poliziaren esanetan, kontu-garbitze bat medio bahitu dute "Niño Juan", nahiz eta ez duten baztertu beste arrazoi batzuk ere egotea. Iaz, Garbera merkataritza-gunean lapur talde batek egindako lapurretaren buru izan zen bera.
Eguzkilorea, gure etxeetatik espiritu eta izaki gaiztoak usatzen dituen lorea
Eguzkiloreak sinbologiaz beterik daude Euskal Herrian, eta askoren etxe atarian egon ohi dira. Eguzkiloreak babestuta daude eta, horregatik, ezin ditugu mendietatik hartu. Debekuaren aurrean, badira eguzkiloreak ekoizten eta saltzen dituztenak. Erraz eta modu seguruan eskuratu dezakegu babesaren sinbolo bilakatu den lore hau.
Milaka pertsona joan dira hilerrietara, Santu Guztien Eguna dela eta
Bilboko hilerriaren ordutegia luzatu dute, eta Donostian eta Gasteizen autobus-zerbitzuak indartu dituzte. Iruñean aurten ez dute San Jose hilerrirako sarbidea itxi.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, auto batzuen artean pixa egiten ari zen neska adingabe bat mugikorrarekin grabatzeagatik
32 urteko gizona hainbat pertsonak atxiki dute Ertzaintza iritsi arte. Komisariako eginbideen ostean, atxilotua aske utzi dute, epailearen aurrean agertzeko zain.
Apotzagako hilerria, Eskoriatzako Apotzaga elizatean dagoen hilerri zirkular berezia
Hilobietan ez dira hildakoen izenak ageri, baserri izenak baizik. Kasu batzuetan, lanbideak ere bai. Apotzagako abade Anastasio Otaduik sortu zuen 60ko hamarkadan. 20 metroko diametroa dauka, eta bisitari asko erakartzen ditu.
Manifestua aurkeztu dute euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde eta Palestinako genozidioaren aurka
Kirol munduko hainbat eragilek dei egin diete herritarrei bi selekzioen arteko partidaren egunean, azaroaren 15ean, Bilboko Arriaga Antzokitik egingo den "Elkartasun Martxan" parte har dezaten.
22 atxilotu sendagaiak legez kanpo saltzeagatik, bat Bizkaian
Benaventeko (Zamora) paketeria-enpresa batean psikotropiko ugari detektatzean abiatu zuen Guardia Zibilak Grecofar Operazioa, eta, horren ondorioz, mediku baten errezeta pribatu andana identifikatu zituzten.
Gueñesko baso sutea kontrolpean dute berriro
Ostiral arratsaldeko lehen orduan sutea kontrolpean zegoen arren, ondoren, 22:00ak aldera, berpiztu egin zen.