TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-8 autobidea ireki dute Muskizen, Bilborako noranzkoan

Errepidea itxita egon da istripu baten ondorioz. Istripua gidari bat ondoezik zegoelako gertatu da.

Ireki dute A-8 autobidea Muskizen, Repsolen findegiaren parean, Bilborako noranzkoan, Ertzaintzaren arabera. Eguerdian errepidea itxi behar izan dute istripu baten ondorioz. Istripua gidari bat ondoezik zegoelako gertatu da. Trafikoa BI-734 errepidetik bideratu du eta auto-ilarak sortu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X