EAEko biztanleen % 23,9k osasun-aseguru pribatua dute
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen % 23,9k du osasun-aseguru pribatuen babesa, eta traumatologia, oftalmologia, ginecologia eta dermatologia kontsultetarako erabiltzen dira batez er.e
Eustat -Euskal Estatistika Erakundeak bi urtez behin egiten du aseguru-pribatuen eboluzioaren inguruko azterketa eta, gaur, 2023ari dagozkion datuak eman ditu argitara.
Azterketa horretan ikusten denez 2023an EAEn establezimenduak zituzten aseguru-etxeek 525.435 pertsona zituzten osasun-aseguruekin babestuta, hau da, biztanleen lautik bat.
2021ean baino % 4,1 gehiago ziren iaz halako aseguru bat zutenen kopurua. 2021ean, pandemiaren ostean, % 6,4 igo ziren aseguru pribatuen kontratazioak 2019arekin alderatuta.
2021arekin alderatuta, Gipuzkoan igo zen gehien aseguru pribatua zutenen kopurua % 10,7), Araban % 9,2 eta Bizkaian % 1,4.
Guztira, herritarren % 23,9 zuten 2023an osasun-aseguru pribatua, baina Bizkaian % 30,7koa zen kopuru hori, Araban % 19,4koa eta Gipuzkoan % 15ekoa.
Aseguru horiek kontratatzen dituztenen profilari dagokionez, gehiago dira emakumeak gizonak baino (% 52,8 eta % 47,2, hurrenez hurren), eta 45-64 urte bitarteko adin-taldea da ugariena (% 34,8), ondoren 25-44 urte bitartekoak (% 26,1).
Guztira, aseguru-erakundeek 1,8 milioi kontsulta erregistratu zituzten 2023an, batez ere, traumatologiakoak (240.000), oftalmologiakoak (191.000), obstetrizia eta ginekologiakoak (184.000) eta dermatologiakoak (158.000). Espezialitate horietakoak izan ziren, orotara, kontsulten % 43,8.
Lehen Mailako Arretari lotutakoei dagokionez, familia-medikuntzakoak izan ziren 129.000 kontsulta eta pediatriakoak 87.000. Horrek erakusten du mediku-asegurua arreta espezializatuarekin lotutako kontsultetara joateko erabiltzen dela, batez ere.
Aseguru-etxeek kobratutako primei dagokienez, 398 milioi bildu ziren, hau da, 2021ean baino % 8,7 gehiago.
Aseguru horien ordainketaren % 69,9 Bizkaian kontzentratu zen, % 19,3 Gipuzkoan eta % 10,8 Araban.
Hartzaile-motaren arabera, aseguru kolektiboek, hau da, enpresei edo beste kolektibo jakin batzuei zuzendutakoek, osasun-asegurua zuten pertsonen % 61,3 bildu zuten, banakakoek eta familiakoenak % 33,9, eta Estatuko Administrazio Zentraleko funtzionarioen mutualitate publikoenak % 4,8.
2021eko datuekin alderatuta, aseguru kolektiboen izan zen gehien igo zirenak, + %5,2 eta banakoenak edo familiakoenak +%4. Mutualista publikoen kopuruak, berriz, behera egin zuen - % 8.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.