Mendi-ibiliak, txirrindularitza, gimnasioa eta igeriketa, Hego Euskal Herrian gehien egiten diren kirolak
Euskal Herriko biztanleek egiten ditugun kirol motak asko dira, baina gehien aukeratzen diren bostak dira mendi-ibiliak, txirrindularitza, intentsitate handiko gimnasia, igeriketa eta pilates eta yogaren tankerakoak.
Mendian ibiltzea gurean sakon errotutako ohitura da eta, beraz, mendi-ibiliak egitea da bai Euskal Autonomia Erkidegoan, baita Nafarroan ere, gehien egiten den kirola. 15 urtetik gorako biztanleen % 45,9k eta % 48,1ek erantzun zuten ariketa hori egiten dutela Espainiako Kirol Ohituren Inkestan. Estatuan, aldiz, % 30ek aukeratzen dute jarduera hori.
Nafarroan txirrindularitzaren datua aipatzekoa da: kirola egiten duten pertsonen % 39k jarduera hori aukeratzen dute. EAEn, ostera, datua baxuagoa da, % 30ekoa.
Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek nahiago izaten dute intentsitate handiko gimnasia (spinning, cross training, aerobic...) egitea; % 35,5ek aukeratzen dute. Igeriketak eta pilates eta yogaren tankerakoek ere jende ugarik erakartzen dute, % 33,8 eta % 28,8, hurrenez hurren.
Nafarroan, hiru praktika horien ratioa txikiagoa da: % 30,1ek egiten dute gimnasia; % 28,8k, pilates edo yoga eta % 27,4k, igeriketa.
Neurri txikiagoan aritzen dira futbolean, korrikan, muskulazio ariketetan, padelean eta saskibaloian, adibidez.
Sasoian egoteko eta ondo pasatzeko
Sasoian egon nahi izatea da EAEko eta Nafarroako herritarrek kirola egiteko arrazoi nagusia. Hala aitortzen dute inkestatuen % 27k. Ia proportzio berean daude dibertitzeko edo entretenitzeko egiten dutenak: % 25,9, EAEn eta % 22,2, Nafarroan.
Azkenik, osasun-arrazoiak eta erlaxatzea dira aipatutako beste bi argudioak.
Bestalde, kirola ez egiteko arrazoien artean, denborarik eza (% 34,8, EAEn eta % 35,7, Nafarroan) eta interesik eza (% 28,3, EAEn eta % 27, Nafarroan) aipatu dira gehien.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.