Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburua euritan eta epel hasiko da, eta hoztera joko du

Larunbat goizean euria egingo du, Kantauri isurialdean batez ere, eta orduek aurrera egin ahala ostarteak zabalduko dira. Igande goizean tantaren bat bota dezake baina eguraldi argia izango da oro har, bezperan baino freskoagoa, ordea.
Lainoak, Laudion. Argazkia: Iñaki Arteta.
Lainoak, Laudion. Argazkia: Iñaki Arteta.

Udazken giroko ostiral epelaren ostean, hego-haize bolada amaitu egingo da eta iparretik jotzen hasiko da, eguraldi aldaketa ekarriko duena. 

Larunbatean, egunaren lehen zatian, zerua estalita egongo da eta euria egingo du, sarriago eta ugariago Kantauri isurialdean. 

Egunaren erdialdeko orduetan atertzera egingo du, batez ere barnealdean, eta ostarteak zabalduko dira. Atsedenaldiak, ordea, gutxi iraungo du, arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo baitira eta iparraldean euritara joko du berriro.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da ia egun osoan, tarteka bolada oso gogorrekin; Ebro ibarrean ziertzoa zakar ibiliko da.

Tenperatura minimoak 10 ºC-ren bueltakoak izango dira kostaldean eta 5-8 ºC artean geldituko dira barnealdean. Maximoak 12-15 ºC bitartean kokatuko dira lurralde osoan. 

Egunaren amaieran hoztu egingo du eta elur-kota 1500 m-tik behera koka daiteke.

Igandean, egonkor eta hotz

Igandean egonkortzera egingo du eguraldiak, baina hoztu ere egingo du. Hodeiek zerua estaliko dute goizean, eta ez da baztertzen goizaldean eta ipar partean euri pixka bat ere egitea. Elur-kota 1200-1400 m inguruan egongo da.

Hala ere, eguerditik aurrera hodeiak gutxitu egingo dira, arratsalde eta gau partean nahiko garbi egongo da zerua.

Tenperaturan izango da aldaketa nabamenena, izan ere, ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da eta hoztu egingo du. Termometroak ez dira 10 ºC tik inon pasako- 

Kostaldean 3-5 ºC artean izango dira minimoak baina barnealdean, egunaren amaieran asko hoztuko du, 0-2 ºC ingururaino. Araba eta Nafarroako zoko batzuetan baliteke izotza egiten hastea. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X