Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute, identifikatzeari uko egitea eta lankideei erasotzea egotzita

Atxilotu eta ordu gutxira aske utzi dute, epailearen aurrean deklaratu ostean.

Ertzaintzak zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu du igande goizaldean Bilbon, desobedientzia, erresistentzia larria eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutako oharraren arabera. Atxilotu eta ordu gutxira aske utzi dute, epailearen aurrean deklaratu ostean.

Igande goizaldeko ordu biak jota zirenean, herritar batek jakinarazi du Uribarri auzoan hainbat pertsona borrokan ari zirela kalean. Horren berri izandakoan, Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira.

Agenteek gertatutakoaz galdetu eta identifikatzeko eskatu diete bertan zeudenei. Pertsona horien artean zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat zegoen, baina identifikatzeari uko egin dio, eta lankideen lanari modu aktiboan egin dio aurre, fisikoki eraso baitie.

Horren aurrean, atxilotu egin dute, desobedientzia, erresistentzia larria eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X