Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripe kasuek behera egin dute EAEn eta ospitaleratzeen kopurua gutxitu egin da

Urtarrilaren 13 eta 19 arteko astean, 100.000 biztanleko 67,7 kasu zenbatu ziren. Aurreko astearekin alderatuta, 13 puntuan egin du behera tasak.
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Argazkia: Irekia
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Argazkia: Irekia

Hainbat astez gorako bidean egon ondoren, gripearen eragina murriztu egin da Euskadiko Autonomia Erkidegoan urteko hirugarren astean, urtarrilaren 13tik 19ra bitartean. Jaitsiera Lehen Arretan zein erietxeetan nabaritu da. Lehen arretako inzidentzia tasa 100.000 biztanleko 67,7 kasukoa izan da, aurreko astean baino 13 puntu gutxiago (80,2 kasukoa baitzen) eta, ondorioz, ospitaleratzeen kopurua ere jaitsi egin da. 

Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoaren arloak astero egiten duen txostenean adierazi duenez, Arnas Infekzio Akutuen (AIA) tasak behera egin du orokorrean hirugarren astean. Lehen Mailako Arretako sarean tasa global hori 100.00 biztanleko 651,8 kasukoa izatetik 600,9koa izatera igaro da.

Ospitale-sareko AIA larriaren tasa ere 5 puntu pasa jaitsi da: 100.000 biztanleko 27,2koa izatetik 22,1ekoa izatera.

Hala ere, Osakidetzak kontingentzia aktiboko planari eustea erabaki du momentuz, hurrengo egunetako bilakaerak beheranzko joerari eutsi eta epidemiaren punturik altuena aurreko astekoa izan zela egiaztatu arte.

Lehen arretan zein ospitaleetara bideratutako errefortzu horrek, besteak beste, ospitaleratze-kasuetarako 508 ohe gehiago jartzea aurreikusten du. Gaur egun, 339 ohe daude prest: 48 Araban, 115 Gipuzkoan eta 176 Bizkaian.

Bronkiolitis kasuek ere beheranzko bidean jarraitzen dute: tasa 374,1 kasukoa da 100.000 biztanleko (420 kasu ziren aurreko astean). Azkenik, covid-19aren kutsatze-tasak balio baxuetan jarraitzen du: 2,0 kasu (aurreko astean 1,9 ziren).

Osasun Sailak eta Osakidetzak gripearen bilakaera beste sasoi batzuetan izaten denaren antzekoa dela azpimarratu dute. Azaldu dute birusak ez duela larritasun berezirik eragin eta adierazi dute txertaketari esker lortu dela. Kanpaina honetan txertoa hartu dutenen kopurua % 4 baino gehiago igo da; gripearen aurka 531.722 dosi, eta covidaren aurka 366.114 dosi jarri dituzte.   

Azkenik, osasun agintariek gripea eta beste arnas-gaixotasun batzuk prebenitzeko ohiko gomendioak jarraitzea gomendatu dute: eskuak sarri garbitu, pilaketak saihestu, espazio itxiak aireztatu eta maskara erabili.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X