Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da eta lau pertsona erreskatatu dituzte Basaurin, eraikin batean izandako sute batean

20250131193650_basauri-incendio_
18:00 - 20:00
Gizon bat hil da eta lau pertsona erreskatatu dituzte Basaurin, eraikin batean izandako sute batean
Sua 17:10ean piztu da, Basauriko Kareaga Goikoa kaleko eraikin batean. Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gizonak hirugarren solairutik behera bota du bere burua, garretatik ihesi, eta ospitalean hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X