Baskonia-Makabi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Makabi Tel Aviv Gasteizera datorrela eta, protestak deitu dituzte Buesa Arena barruan eta kanpoan

Palestinarekin Elkartasuna taldeak partida bertan behera uzteko eskatu du, eta eskaerarekin bat egin dute Indar Baskoniak, EH Bilduk eta Ezker Anitza-IUk. Manifestazioa deitu dute (18:30, Iparralde gizarte etxea) eta zaleei partidaren lehen laurdenean Buesa Arenara ez sartzeko galdegin diete.
Baskoniaren zaleak, Palestinaren alde, Maccabiren kontrako aurreko partida batean.
Baskoniaren zaleak, Palestinaren alde, Maccabiren aurkoa aurreko partida batean. Argazkia: EFE

Baskoniak Euroligako partida du gaur, 20:30ean, Buesa Arenan, Tel Aviveko Makabiren kontra, eta horren atarian, Israelgo taldearen eta partidaren beraren kontrako protestak antolatu dituzte, pabiloiaren kanpoaldean zein barruan.

"Israelen aurpegi garbiketari ez" lelopean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazioa deitu du gaur arratsalderako. Iparralde gizarte etxetik abiatuko dute martxa, 18:30ean, eta 20:00etan bukatuko da, Zurbanoko atean, Buesa Arena parean. 21:00ak arte protestan arituko dira bertan. Horren harira, Gasteizko Udaltzaingoak trafiko dispositibo berezia jarriko du martxan, "Buesa Arena pabiloira joateko desplazamenduak errazteko".

Kolektiboaren arabera, "partida honek Israel gerrarekin eta genozidioarekin ez lotzeko helburua du. Israelek kirol ikuskizunak erabiltzen ditu bere aurpegia zuritzeko, eta Palestinako herriaren kontrako krimenak estali eta estatu koloniala dela normalizatzeko". Era berean, EAEko erakundeak —Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala— eta Baskonia kluba "Israelen konplize" direla salatu du Palestinarekin Elkartasunak, "ez baitute ezertxo ere egin partida geldiarazteko".

Ildo beretik, Indar Baskonia animazio taldeak "erabat errefusatu" du partida, eta Makabi Euroligatik kanporatu beharko luketela erantsi du. "Hitzorduaren helburua Israel normalizatzea da, hamarkadatan zehar herri palestinarra okupatu eta sarraskitu duen estatu terrorista", kritikatu du.

Hain justu, Palestinarekin Elkartasuna taldeak egindako eskaerarekin bat egin du zaleen elkarteak, eta jarraitzaileei "lehen laurdenean pabiloira ez sartzeko eskatu die, eta behin barruan, harmailak bandera palestinarrekin betetzeko eta Palestinaren aldeko oihuak egiteko galdegin die".

EH Bildu, Ezker Anitza-IU eta Podemos alderdiak ere partidaren kontra azaldu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X