polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoan eta Madrilen jarduten zuen gazte talde bortitz bat desegin dute

Bost pertsona atxilotu dituzte, lau Gipuzkoan, eta matxeteak, katanak, labanak, arma faltsuak eta abar atzeman dizkiete.
20250209111551_operazioa_
18:00 - 20:00
Lau atxilotu Gipuzkoan Blood bandako gazte talde bortitz bat desegiteko operazioan

Ertzaintzak, Espainiako Poliziarekin elkarlanean, Madrilen eta Gipuzkoan jarduten zuen Blood izeneko gazte talde bortitzaren zati bat desegin du.

Bost pertsona atxilotu dituzte, lau Gipuzkoan eta bat Madrilen, erakunde kriminaleko kide izatea eta lesioak, hertsapenak eta mehatxuak egitea egotzita.

Miaketetan, arma zuriak (matxeteak, katanak eta labanak), arma faltsuak, estupefazienteak, eskudirua eta taldearekin lotutako sinbologia duen parafernalia atzeman dituzte.

Madrilen eta Gipuzkoako zenbait udalerritan izan da polizia-operazioa, eta Irungo eta Errenteriako udaltzainek ere hartu dute parte bertan. Bost taldekide atxilotu dituzte guztira, eta horietako hiru adingabeak ziren leporatzen zaizkien delituak ustez egin zituztenean.

Gipuzkoan egindako miaketetako batean, Ertzaintzaren txakur batek dirutza handia aurkitu du eskudirutan, aipatu iturrien arabera.

Atxilotuak epailearen esku utzi dituzte, erakunde kriminaleko kide izatea eta lesioak, hertsapenak eta mehatxuak egitea egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi