datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Heriotza kopurua % 2,1 hazi zen EAEn 2024ko udan

Abuztuan eta irailean behera egin zuen arren, uztailean % 15,8ko gorakada izan zen. Tumoreak eta zirkulazioarekin lotutako gaixotasunak dira eragile nagusiak.
Bi agure, kalean. Argazkia: EITB
Bi agure, kalean. Argazkia: EITB

2024ko hirugarren hiruhilekoan 5.239 pertsona hil ziren EAEn, 2023ko epe berean baino % 2,1 gehiago, bereziki uztailean izan zen gorakada handiagatik.

Hilabete horretan aurreko urtean baino % 15,8 pertsona gehiago hil ziren, eta abuztuan eta irailean behera egin zuen kopuruak, % 2,1 eta % 6, hurrenez hurren.

Hildakoen kopurua handitu egin zen iazko udan Araban eta Bizkaian, eta apaldu, Gipuzkoan. Araban 709 pertsona hil ziren, eta Bizkaian, 2.832. Hala, lehenengoan % 8,6ko gorakada izan zen, eta % 3koa bigarrenean, 2023ko datuekin alderatuz gero.

Eustaten datuen arabera, Gipuzkoan 1.698 pertsona hil ziren, eta hori aurreko urtean baino % 1,7 gutxiago da.

Datuak paretsuak dira sexuaren araberako kopuruei erreparatuta, 2.631 emakume (% 3,9 gehiago) eta 2.608 gizonezko (% 0,4 gehiago) hil baitziren.

Horietatik guztietatik, urtebete baino gutxiago zuten 6k, eta 100 urte baino gehiago, 90ek.

Heriotzaren eragile nagusiak tumoreak eta zirkulazio sistemarekin lotutako gaixotasunak izan ziren, guztizkoaren % 53.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte

Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.

Begoña Pedrosa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X