Lan merkatuarekin eta etxebizitzarekin lotutako kezkak areagotu egin dira EAEko herritarren artean
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek 10etik 7 punturekin baloratu dute beren egoera pertsonala, duela urtebete bezala. 1995etik jasotako datu onena da aipatutakoa.
Eusko Jaurlaritzaren azken soziometroak eman duen emaitzetako bat da hori, baina beste esparru batzuetara ere zabaldu dute urtarrilaren 28tik 31ra 3.030 pertsonari egindako inkesta.
Euskadiren egoerari, bestalde, 6 puntu eman dizkiote, eta Espainiakoari, berriz, 4,7 puntu.
EAEko herritarren kezka nagusiak ere izan dituzte aztergai. Batez ere lan merkatuak arduratzen du gizartea; hain zuzen ere, galdekatuen % 49k aipatu dute hiru arazo nagusienen artean. Etxebizitza ere ageri da kezka larrienen gorenean (% 47k aipatu dute), eta 15 puntu igo da iazko datuekin alderatuz gero (2008tik jasotako datu okerrena). Hirugarrenik, osasun arazoak dira kezka-iturri herritarren % 35rentzat.
Ardura nagusien artean, arazo ekonomikoak (% 18), delinkuentzia (% 16), migrazioa (% 11), egoera politikoa eta gatazka politikoa ere jaso dituzte zerrendan.
Inkestan parte hartu dutenen % 51 pozik daude demokraziaren funtzionamenduarekin, baina % 47 ez daude gustura.
Konfiantza gehien ematen duen erakundea unibertsitatea da (% 86), Eusko Jaurlaritza du atzetik (% 77), eta Aldundiak (% 73), Legebiltzarra (% 71) eta Udalak (% 69) ondoren. Inkestatuen % 33ri komunikabideek ez diete konfiantzarik ematen, % 32ri Espainiako Gobernuak, % 28ri bankuek, % 27ri Elizak, % 23ri Diputatuen Kongresuak eta % 19ri alderdi politikoek.
Politika
Herritarren % 60k ez dute interesik edo oso interes gutxi dute politika gaiekin, nahiz eta 2010etik gora egiten ari den galdekatuen jakingura. Duela hamabost urte, herritarren % 20k soilik zuten interesa; gaur egun, berriz, % 39k dute.
Alderdiei buruz galdetuta, EAJk eragiten du sinpatia handiena (4,8 puntu), eta PSE-EE (4,2 puntu), EH Bildu (4 puntu), Sumar (3,3 puntu), PP (1,9 puntu) eta Vox (0,9 puntu) daude zerrendan ondoren.
Puntuazio onena lortu duen politikariez galdetuta, Imanol Pradales (5,4 puntu), Pello Otxandiano (5,2 puntu), Eneko Andueza (4,5 puntu), Jon Hernandez (4,1 puntu), Amaia Martinez (3,1 puntu) eta Javier de Andres (2,8 puntu) baloratu dituzte inkestatuek.
Bukatzeko, herritarren % 44 "euskal herritarrak" sentitzen dira, % 40 "euskal herritarrak eta espainiarrak" eta % 9 "espainiarrak". Independentziaren aldekoak, bestalde, % 21 dira, % 33 alde edo kontra egongo lirateke egoeraren arabera, eta % 41 kontra daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.
ONCEk eta Jaurlaritzak LightSound gailua aurkeztu dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonek eklipsea 'entzun' ahal izateko
Gailu iraultzailea da, itsuek edo ikusmen-arazoak dituztenek fenomeno astronomikoa esperimentatu dezaten. LightSound du izena, eta eguzki-argiaren intentsitatea denbora errealeko soinu bihurtzen duen aparatua da.
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.