Ukituak egiteagatik salatu duten EHUko Letren irakaslea, eskoletatik kanpo
EHUko Arabako campuseko Letren fakultateko irakaslea, jazarpenagatik eta ukituengatik akusatua, jada ez da klaserik ematen ari, eta kasua argitu arte ez da fakultatera joango.
Ixone Fernandez de Labastida Arabako campuseko errektoreordeak ohar batean azaldu duenez, unibertsitateak genero-indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatu du irakasle horren aurka hainbat salaketa jarri direlako unibertsitatean bertan.
Errektoreordeak azpimarratu duenez, unibertsitateak berehalako neurriak hartu ditu; beraz, salatutako irakaslea ez da eskolak ematen ari, eta auzia argitu arte ez da fakultatera joango.
Errektoretza taldeak adierazi du "diskrezio handiz" jokatzen ari dela, protokoloak eskatzen duen bezala, eta lehentasuna biktimen segurtasuna bermatzea dela nabarmendu du.
Unibertsitateak komunitate osoari eta gizarte-eragile guztiei eskatu die egoerak eskatzen duen erantzukizunez jokatzeko eta biktimentzat kaltegarria izan daitekeen edozein espekulazio saihesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
‘Ihesi, norbera izateko’: Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Sutea piztu da Oiz mendian eta ke-zutabe handi bat sortu du
Tenperatura oso altua da eta baso-suteengatiko alerta aktibatu da Oiz mendian, Muxikan (Bizkaia), eta helikoptero bat inguruan dabil sua zenbaterainokoa den jakiteko, baina oraindik ez dago datu zehatzik.
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Zalduondo eta Galarreta arteko sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Galarreta eta Zalduondo artean piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira une honetan Kanpezu, Agurain, Espejo eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur egunean zehar sutea behin betiko kontralatuko dutela.
Albiste izango dira: Bero handiko azken eguna, Sanchezen azalpenak Kongresuan eta Gasteizko eta Bilboko Aste Nagusiko eta Gasteizko jaietako kartelen aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
90 urteko pertsona bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpe batek jota
Guztira, 44 pertsona artatu ditu Osakidetzak astearte honetan (atzo halako bi), EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz.